SARRERA

Ordiziako berritzegunean antolatutako ikastaroko materialak biltzen ditu webgune honek.

Ikastaroak Hizkuntza-komunikazio gaitasunaren IRAKURKETA dimentsioa eraginkorrago lantzeko proposamen didaktikoak aztertzea du helburu eta eskolan irakurtzeko gaitasuna areagotzeko, edozein delarik ikas arloa, oinarrizko irizpideak ematea. 

Honako hauek dira ikastaro egunak eta gaiak: 

• Urtarrilaren 20a. Arlo guztietan irakurtzen da. Irakurketaren prozesuaren ezaugarriak eta testuen aniztasuna. 

• Otsailaren 10a. Testuei eta testuliburuei etekina ateratzeko giltzarriak (I)

• Martxoaren 17a. Testuei eta testu liburuei etekina ateratzeko giltzarriak (II)