IKTak ikasteko eta irakasteko

IKTek aldaketa handiak ekarri dituzte gizartera, eta eragin handia dute egungo kulturan, lan esparruan... eta, zalantzarik gabe, ikas-irakaskuntzetan.

Sarea garatzen hasi zenetik, askotariko gaiei buruzko datuak, baliabideak eta informazioak ugalduz joan dira bertan; edukiak digitalizatu egiten dira, pantailara eraman eta informazio, datu, ariketa eta jarduera... anitz denon eskura aurki ditzakegu bertan. 

Sarea hasiera batean, liburutegia (1) izan da, hau da, biltegia, ikasleek eta irakasleek, hartzaile gisa, baliabideak eskuratzeko erabiltzen duten bitartekoa. Baina abiapuntu horretatik, urte gutxiren buruan, teknologiaren bilakaerak Web 2.0 ekarri du eta sarea liburutegia izatetik inprimategia izatera pasa da. Hala, ikasleek eta irakasleek materialak eta edukiak sortzeaz gain, elkarrekintzan jardun dezakete eta erabiltzaile taldeak egin, ezagutza partekatzeko eta ezagutza berria eraikitzeko; beraz, sarea komunikazio-bidea da egun.

2.0 testuinguru digital horretan kokatzen dira  ikas eta irakas prozesuak gaur egun. Izan ere, sarea norabide bakarreko informazioa transmititzeko gunea izatetik, irakurtzeko eta idazteko webgune bilakatu da eta horrez gain, behar-beharrezko tresna irakasleontzat, ikasleei modu esanguratsuan ikasten laguntzeko. 

Horrekin batera, kontuan hartu behar dugu Informazio eta Komunikazio Teknologiak curriculumeko ikasgai guztietan ageri direla oinarrizko gaitasunen garapenari lotuta: informazioa tratatzeko eta gaitasun digitala erabiltzeko konpetentzia eskolaldian zehar garatu beharreko zortzi gaitasunetako bat da eta irakasle guztien egitekoa, irakasgaia edozein delarik.

Horrenbestez, IKTek ematen dituzten aukera didaktikoak ezagutu eta erabili egin behar ditugu gure lan-baliabide (2) eta lan-gaitasunen parte baitira.

Beheko grafikoak biltzen ditu irakasleen PLEa (Personal Learning Environment/ Ikasteko Ingurune Pertsonala) osa dezaketen eduki nagusiak:

[2] Diez nuevas competencias para enseñar Philippe Perrenoud. Biblioteca de aula bilduma, 196. alea. Graó argitaletxea. Bartzelona, 2007.