Zertarako webgune hau?

Ongi etorri

Berritzegune Nagusiko arloko aholkulariok sortutako gune honek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei eta Berritzeguneetako aholkulariei lagundu nahi die Eskola 2.0ren inguruko prestakuntzan. 

Ez da IKTen inguruan egiten dugun lehenengo lana: 2011-2012 ikasturtean, eskolako arloak eta ikasgaiak lantzeko, IKT bidezko praktika didaktiko onak eta baliabideak biltzen dituen gunea egin genuen

Honako honek IKTak erabiltzeko proposamenak, adibideak eta eredu didaktikoak ditu proiektuen barnean txertatuta. Ikastetxeko hainbat arlo modu egokian garatzeko behar den metodologia erakusten dute denek.

Gure helbururik behinena ibiltzen hastea izan da; izan ere, tresna digitalen mundu zabal hau etorkizuna barik, oraina dugu. Eta ekin egin behar diogu.
Zuentzat guztiontzat erabilgarria izatea espero dugu!