Sarrera



 IRAKASLE KONTSULTORE ETA ORIENTATZAILEEN LANA IKASTE ZAILTASUNEI ERANTZUTEKO

( AFN/TDAH, DISLEXIA, DISKALKULIA,TEL ETA APLIKAZIO INFORMATIKOAK”)

 Berritzegune Nagusiko Inklusibitate eta HLPB taldeak, irakasleen formazio planaren barruan, ikaste zailtasunekin lotutako  hezkuntza-laguntzaren premia berariazkoen inguruan site hau antolatu du.

 Material hau  irakasle aholkulariei eta orientatzaileei  zuzenduta dago.

 

 Site  honetan, beste gauza askoren artean, gai horien inguruan kontzeptualizazioaren gaurkotzea  eskaintzen  da.

 Hemen aurkituko dituzue  gaiak azaltzeko erabili ahal diren PPTak,  eta honekin batera hainbat material.   


HELBURUAK

Ikaste zailtasun eta nahasmen garrantzitsuak ezagutzea. ( TDAH, Dislexia, Diskalkulia…)

Eskola eremuan erantzun egokiak jasotzeko proposamenak. 

Baliabide ezberdinak ikustea , batez ere teknologia berriekin lotutakoak.

Eskoletara eramateko  estrategia batzuk azaltzea.


 EDUKIAK

Ikaste zailtasunak. Kontzeptualizazioa.

Detekziorako tresnak. Ezaugarriak eta adierazleak.

Identifikaziorako prozesuak.

Erantzun eta neurri egokiak.

Teknologia berrien laguntza INnean.

Tresna digital ezberdinak.