UNITATE DIDAKTIKOA - ESKEMA

 INDARRARAREN GARAPENA 2.0   By Karlos Rementeria Orue

Maila:

4.DBH

Saio kopurua:

4

Justifikazioa:

Adin honetako gazteek gai izan behar dira beraien saio fisikoak era autonomoan antolatzen. Gai honen barruan indarraren garapenak garrantzi handia hartzen du eta ikasleek autokarga, baloi medizinal eta binaka entrenamendu sistemen ariketak erabiliz indarraren entrenamendua nola antolatu daitekeen ikasiko dute. Horretarako Teknologia  berriak laguntza handia eman ditzakete.

 Ebaluaketa:

Ebaluazio Irizpideak

Ebaluazio Adierazleak

Ebaluazio Tresnak

 

Kalifikazio adierazleak

 

Indarra garatzeko entrenamendu sistema ezberdinak ezagutu eta frogatzea.

 Indarraren oinarri teorikoak ezagutzen ditu: kontzeptua, sailkapena, uzkurtze motak, entrenamendu sistemak, mugatzen duten faktoreak eta abar

Azterketa idatzia

Berezkoak : % 60

% 10

Indarraren jarduera ezberdinak burutzen ditu

 Irakaslearen behaketa orria.

%10

 

Entrenamendu-sistemen eta -metodoen ezagutzan oinarrituta indarra lantzeko plan bat diseinatzea eta aurrera eramatea.

Talde lanean  modu kooperatiboan lan egiten du

 Ikasleen autoebaluazio fitxa.

Ikasleen arteko behaketa fitxa

% 10

Indarra hobetzeko zirkuito bat diseinatzen du.

 Jardueraren fitxa.

% 10

 

 

Erresistentzia-indarra erregularki lantzeak osasun-egoeran dituen ondorio onuragarriak eta prebentzio-ondorioak aztertzea.

 Erresistentzia indarra lantzeak bere osasunean dauzkan onurak ulertzen eta baloratzen ditu

Ikaslearen autoebaluazio orria.

Ikasleen arteko behaketa fitxa

% 10

Jarduera bakoitzean dauden ariketak bere gaitasunetara egokitzen ditu.

Irakaslearen behaketa orria.

% 10

Oinarrizko higiene ohiturak betetzea.

Saioetara arropa eta oinetako   egokiarekin parte hartzen du.

Saioaren ondoren busti edo izerditutako arropa aldatzen du.

Saioetan oinarrizko osasun arauak  betetzen ditu (txiklea jan, txistua bota, eraztun eta belarritakoak kendu…).

 Irakaslearen behaketa orria (Saio guztietan).

Orokorrak: % 40

% 5

% 5

%5

Saioan aktiboki parte hartzea.

Saioan aktiboki parte hartzen du.

 Irakaslearen behaketa orria (Saio guztietan).

%15

Saioan arauak betetzea.

Saioan arauak betetzen ditu.

Irakaslearen behaketa orria (Saio guztietan).

%10

Edukiak:

  • Indarraren ezaugarriak eta bere garapenaren ulermena.
  • Osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoen sistemak eta entrenamendu-metodoak aplikatzea: erresistentzia-indarra.-
  • Autokarga eta baloi medizinal entrenamendu sistemen ezagutza.
  • Erresistentzia-indarra lantzeak osasun-egoeran dituen ondorioak: ondorio onuragarriak, arriskuak eta prebentzioa.
  • Lanerako plan bat egiteko oinarrizko jarraibideak ezartzea (prozesu-gida), eta osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoetako bat martxan jartzea.

 

Jardueren sekuentzia eta metodologia - Materiala

Unitatearen azalpena: (4 saio)

-1º Saioa: lehenengo eta behin irakasleak oinarrizko azalpen teorikoa emango du. Hau egin eta gero, ikasleak lau taldeetan jarriko dira eta talde bakoitzari zirkuito bat emango zaio (bi autokarga sistemarekin eta beste bi baloi medizinalekin). JARDUERAREN FITXA hartuko dute eta zirkuito bakoitzean erabili beharreko materiala hartu eta zirkuitoa burutzeko ezaugarriak aztertuko dituzte: ariketa bakoitzaren iraupena (edo errepikapen kopurua), serie kopurua (2), ariketa artean egin beharreko atsedena, serie arteko atsedena. Ondoren bi serie burutuko dituzte. Hau amaituta, bere sistema berdina daukan beste taldeari azaldu egingo diote egin beharreko ariketak eta zirkuitoaren ezaugarriak (Jardueraren fitxa utziko diote). Behin hau eginda beste taldekoek azaldutakoa burutuko dute.

- 2. Saioa: talde berdinekin jarraituko dugu. Talde bakoitzak aurreko egunean aukeratu ez duen sistema aukeratuko du eta prozedura berdina izango da: jardueraren fitxa bete, zirkuitoa aztertu eta burutu eta gero, besteoi azaldu eta burutu.

- 3. Saioa: talde berdinak, eraskinetan dauden ariketak ikusi eta gero, zirkuito bat diseinatuko dute (6 ariketa eta nahi duten sistema) eta prestatuko dute hurrengo egunean besteoi azaltzeko.Jardueraren fitxa erabiliko dute. Praktikara eraman behar dute ere.

- 4. Talde bakoitzak  beste taldekide guztiei diseinatu duen zirkuitoa azaldu eta gero, praktikara eramango dogu zirkuito bakoitzeko serie bat burutuz. Amaieran autoebaluazio fitxa eta iikasleen arteko ebaluazio orria (binaka) bete beharko dute.


MATERIALA: justifikazioan azaldu den bezala, ikasleak gai izan behar dira beraien entrenamendu saioak era autonomoan antolatzen. Hau dela eta, beraiek bakarrik aukeratuko dute behar duten materiala. Dena den lau zirkuitoak burutzeko hau behar dugu: baloi medizinalak (8), Esterilak (7), Bankuak (2), minieramangarriak (bat talde bakoitzeko), wifi konexioa.