Ikaslearen gidaliburua

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatearen Ikus-entzunezko Komunikazioko ikasleek, 1. mailakoek, proiektu bat egingo dute 2009-2010 ikasturteko bigarren lauhilekoan, komunikazio proiektu tematiko bat sarean, blog bat. Proiektu horren helburua da proiektu erreal bat egitea, hau da, ikasleek lanean izan dezaketen lan eskakizun bat ikasgelan bertan praktikatzea.

Proiektu diziplinartekoa

Lan esparruan eta praktika errealetan, eskatzen zaigu hainbat ikasgai lotzea, horregatik da proiektu hau diziplinartekoa. Proiektu honetan bi ikasgai uztartzen ditugu:
  • Idatzizko Komunikazioa.
  • Web 2.0.
Hirugarren esperientzia
Aurreko ikasturteetan lehen mailako ikasleek egin zuten antzeko proiektu bat. Hemen ikus daitezke haiek egindako aurkezpenen zenbait adibide. Denak Google Docs erabilita eginda daude, Web 2.0 ikastaroan horrela eskatzen delako.