HASIERA

IkHezi taldea osatzen dugun pertsonak irakasleen prestakuntzaz arduratzen gara. Gure kezka nagusia da Ikerketa eta Hezkuntza lotzea. Horrekin batera, emakume eta gizonen berdintasunean eta adierazpen mota desberdinetan aritzen gara: ahozko zein idatzizko adierazpena, gorputz adierazpena, irudien bidezko adierazpena eta ikus-entzunezko adierazpena.

Taldearen osaera diziplinartekoa da, hau da, jakintza arlo ezberdinetako ikerlariek parte hartzen dugu. Taldearen interesguneak jakintza arlo horiekin lotuta daude: Jarduera Fisikoa, Hizkuntza eta Literatura, Pedagogia, Gizarte Zientziak, IKTak, Ikus-Kultura, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.

Talde honek bere baitan hartzen ditu, alde batetik, ikerketan ibilbide oparoa izan duten langile finkoak eta, beste aldetik, unibertsitatean ibilbide laburragoa izan duten IIPak. Ikerkuntzan motibazio handia duen talde berria da.