IKASTETXERA IKASLE ETORRI BERRI BAT HELDU DA ETA ZENBAIT ZALANTZA DAUZKAGU...

Ikasle etorkinak edozein momentutan ager daitezke ikastetxeetan. Egia esan, ikasle etorri berrien familiek ez dute jakin behar noiz egiten den matrikulazioa gure erkidegoan.

Hainbat kasutan, nahiz eta egoera horren aurrean ikastetxeek oinarrizko azpiegitura prestaturik izan beharko luketela azpimarratu, Berritzeguneetako aholkularioi ikastetxeetako zalantzak eta beldurrak heltzen zaizkigu.

Aldez aurretik argitu nahi dugu, gai hau ez dela batere berria eta ia-ia berritzegune guztietan erronka horri erantzuteko material dezente daukatela. Hona hemen jatorrizko iturrietara joan nahi dutenentzat zenbait erreferentzia:

· Hezkuntza saileko Zubirik Zubi izeneko bilduma.

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dig1/eu_2084/g1_e.html

· Arabako Berritzeguneetako HIPI-en mintegiko materiala.

· Barakaldoko Berritzeguneko 17 Pedagogi Jardunaldiak: La respuesta de la escuela al alumnado inmigrante izeneko bilduma.

· Durangoko Berritzeguneko Kulturartekotasunari buruzko materialak. http://www.bgune09.net/formazioa/course/view.php?id=6

· Leioako HIPIWIKI izeneko web gunea. http://hipiwiki.wikispaces.com

· Zaratamako (http://kulturartekotasunab06.wordpress.com/), Irungo (http://irungohipiak.blogspot.com/) eta Lasarteko (http://sites.google.com/site/ikasleetorriberriak/) Berritzeguneetako Blogak.

· Gipuzkoako Berritzeguneetako Ikasle etorkinen eskuartzerako protokoloa.

WEB gune honen helburua da ikastetxe batera ikasle etorkinak heltzen direnean

ahalik eta ibilbide zehatzen eta argien eskaintzea aholkulariei, geroxeago ikastetxeetan hasierako erabakiak har ditzaten.