1. Scribus


1.1. Zergatik Scribus?

Gure blogean jarriko ditugun .pdf formatoko testu luzeak (txostenak, kartelak, aldizkariak...) sortu eta eraldatzeko Scribus hautatu dugu, alde batetik doakoa delako, baina baita ere zabaltze librekoa delako, beraz, ikasleriaren artean zabal daiteke era legalean (izan ere, Eskola 2.0 egitasmoko ordenagilu eramangarrietan instalatuta agertzen da); beste alde batetik, fidakorra eta egonkorra da; azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, euskaraz erabiltzeko aukera ematen digulako.
    Hala ere, guk ez ditugu programa honek eskeintzen dituen baliabide eta tresna guztiak aztertuko, gure txostenak, aldizkariak, kartelak... sortu eta eraldatzeko era sinplean baliagarri izango zaizkigun tresnak baino ez ditugu erabiliko. Izan ere, autoedizioarako tresna hau programa profesionalen maila bertsuan dagoela esan dezakegu.

1.2. Non esk
uratu eta zelan instalatu

scribus web orrialdea
Sarearen hainbat tokitan eskura dezakegun arren, toki
fidagarriena euren web orrialdea da, www.scribus.net. Orrialde honetan, Download menuko aukeran klikatu eta deskarga burutzeko orrialdea zabalduko zaigu. Bertsio egonkorretan (stable) guretzat egokiena bilatuko dugu, erabiltzen dugun sistema eragilearen arabera. Windows erabiltzen badugu, 32 bit-eko bertsioa aukeratuko dugu.
    Programa gordetzeko leiho txiki bat zabalduko da. Bertan Go
scribus download
rde fitxategia klikatu eta ordenagailuan gordeko dugu.
    Programa instalatzeko, deskargatu eta gorde dugun artxibategiaren gainean klikatu eta agertzen diren urratsak betetzen joan behar dugu,
edozein programaren instalazioarekin bezala. Nahiko azkar burutzen da eta, berez, gure disko gogorreko programen karpetan instalatuko du guk kontrakoa esan ezean. Gerta liteke instalatutakoan huts bat ematea, GhostScript programa falta dela. Guk programa hori gabe lan egin dezakegu berdin-berdin. Halere, arazoak ekiditzeko programa, doakoa eta fidagarria, hemendik deskarga eta instala daiteke: http://www.ghostscript.com/download/
    Hizkuntzari dagokionez, normalean nabigatzaileak (Firefox, kasu) darabilen hizkuntza berean instalatzen du. Beraz, nabigatzailea euskaraz badugu, euskaraz instalatuko da. Horrela gertatzen ez bada, edo nabigatzailea beste hizkuntza batean badugu, hizkuntza alda daiteke, programa abiatutakoan, ataza-barrako Fitxategia/Hobespenak/Orokorra leihoan hizkuntza aukeratuz.

1.3. Zer egin dezaket Scribus-ekin?

Proiektu honen lehen programaren (Blogger) liburuxkan esan dugun bezala, ikasgelako bloga oso toki aproposa da baliabide multimediak bildu eta partekatzeko. Zer esanik ez, testu agiriak: txostenak, ariketak, aurkepenak... Baina, sarri askotan formato editagarrian (writter edo word) eskegitzen dira eta, deskargatutakoan, gehienetan ez dira sortu bezala ikusten: erabilitako hizki mota aldatu egiten da, ertzak ezberdin definituta daude, irudia tokiz mugitzen da... Hau guztia ekiditzeko .pdf formatoa erabiltzea gomendagarria da.
    Beste alde batetik, eta horixe da lan sorta honen xedea, gure blogean txertatzen edo partekatzen ditugun edukiak gutxieneko kalitate batez eginda egon behar dira.
    Scribusekin helburu horiek biak betetzen ditugu, alde batetik egindako lanak .pdf formatoan sortzen dituelako eta, bestetik, kalitatezko dokumentuak sortzeko baliagarria delako. Besteak beste, Scribusekin honelako lanak gauzatu daitezke: egunkari eta aldizkari txikiak, kartelak, liburuxka, triptikoak, albisteen buletinak...

1.4. Testu-prozesatzaileekiko ezberdintasunak

Scribusek, gainerako testu-prozesatzaileekin konparaturik, hainbat berezitasun ditu, aurrerago programa erabiltzen ikastean ikusiko ditugunak. Hona hemen nagusienak laburbildurik.
    - Ezberdintasun nabarmenenetako bat hauxe da: writter edota word zabaltzen ditugunean idazteko prest dagoen orrialdea agertzen zaigu aurrean, hau da, kurtsorea idazteko tokian eta prest ageri da. Scribusekin, berriz, orrialde zuri bat agertzen zaigu, idazteko testu-laukia zabaldu behar dugularik.
    - Aipatu programa horiekin orrialde bat betetzen denean, idazten jarraitzeko
orrialdeak aldizkari gisa
automatikoki berri bat sortzen da. Scribusekin ez. Orrialde kopurua aurretiaz zehazten da, nahiz eta lanean aritu ahala orrialdeak gehitu edo kendu daitezkeen. Era berean, egingo dugun dokumentuaren arabera (aldizkaria, triptikoa, orrialde solteak...) orrialdeak modu batez edo bestez ordenatuko ditu.
    - Irudiak txertatzean, lehendabizi irudi-laukia sortu behar dugu eta irudia bertan txertatuko da, horrela aurretiaz irudiak duen tokia defini dezakegularik.
    - Scribusekin, oro har, orrialdea beteko dituzten elementuak (testu-gorputza, izenburuak, irudiak...) autonomoki jartzen ditugu eta, beraz, autonomoki mugi, antola edo mailaka ditzakegu. Hori dela eta, funtzio bat aukeratzeko ataza-barrako elementuetan klikatu behar izango dugu: testua idatzi, irudia txertatu, txertatutako testua edo irudia tokiz mugitu, laukiaren barrukaldekoa moldatu... Honek maketazioa errezten du, gure aldizkari edo txostenaren itxura aurretiaz diseina baitaiteke.

maketazioaren adibidea

    - Amaitzeko, edizio programetan bezala gordetzeko bi modu dugu: Scribusen berezko formatoarekin (.sla), aurrerago lanean jarraitzeko, alegia; edo, lana amaitutakoan, .pdf formatoaz gordetzea esportatzeko moduan.


scribus lasterbidea
blogger esteka
photo scape esteka
audacity esteka
videopad esteka
movie maker esteka
scribus pdf deskargatzeko ikonoa