1. Movie Maker


1.1. Zergatik Movie Maker?

Gure blogean jarriko ditugun argazkiz osaturiko bideo artxibategiak sortzeko Windows Live Movie Maker hautatu dugu. Kasu honetan, programa ez da librea, baina bai doakoa, baldintza bakarra gure sistema eragilea Windows izatea delarik. Oso interfaz intuitiboa du eta, gure ustez, erabilerreza da.
    Hau Movie Maker ezagunaren bertsio berria da, Windows Live plataformaren barruan kokatzen da, hau da, Microsoft enpresak Googleri konpetentzia egiteko sortutako plataforma. Bertan hainbat zerbitzu aurki daitezke: argazki galeria, e-posta, blogak...
    Beste alde batetik, fidakorra eta egonkorra da, jakina,nahiz eta oso aldiro eguneratu ez. Dena den, Windows Live Movie Makerren bideo-editore baten oinarrizko funtzioak ezagutuko ditugu,  edozein programa erabiltzeko gaitasuna eskuratzeko.
    Ohar gisa hauxe komentatuko dugu: eskuliburu hau Movie Maker batez ere argazkiekin lan egiteko prestatu dugula. Halere, programa honekin bideo-agiriz osaturiko bideoak sor litezke. Guk horretarako, bideo-agiriak lantzeko, VideoPad eskuliburua prestatu dugu. Era berean, VideoPad programa argazkiekin lan egiteko aproposa da ere. Beraz, ikas itzazue programa bakoitzak dituen berezitasunak eta gero nork berea aukeratu lan egiteko tenorean.

1.2. Non eskuratu eta zelan instalatu

Sarearen hainbat tokitan eskura dezakegun arren, toki fidagarriena Microsoften web orrialde ofiziala da, http://www.microsoft.com/spain/windowslive/moviemaker.aspx. Descargar Movie Maker sakatuko dugu eta hurrengo orrialdean Otras opciones de descarga klikatuko dugu euskaraz deskargatzeko. Honetarako, hurrengo orrialdean euskara bilatu eta klikatuko dugu. Honekin Windows Live plataforma osoa instalatzeko motorea jeitsiko dugu ordenagailura.
    Ordenagiluan gorde dugun wlsetup-web.exe artxibategia klikatu eta instalatzen
programa instalatzen
hasiko da. Zabaltzen den lehendabiziko leihoan kontuz ibili behar dugu, bertan aukera egin beharra baitago: Instalatu Window Live Essentials osoa (gomendatua) ala Aukeratu instalatu nahi dituzun programak. Guk bigarrena aukeratuko dugu eta hor soilik Movie Maker instalatuko dugu.
    Hortik aurrera, edozein programa bezala gauzatuko da instalazioa.

1.3. Zer egin dezaket Movie Maker-ekin?

Esan dugun bezala, argazkiz osaturiko bideoak sortuko ditugu. Halere, gogoan izan programa honetan bideo-agiriekin lan egin daitekeela ere. Argazkiak ageri diren denbora zehaztu, itxura eraldatu, batetik bestera igarotzeko transizioak jarri, irudia hurbildu edo urrundu (mugimendu efektua lortzeko), audioa gehitu, testuak idatzi... Nolabait laburtzearren, pelikulak sortu.
    Eta zer "pelikula" sortu? Egindako irteeren kronikak, esperimentuen dokumentalak... Gure irudimenak jarriko ditu mugak (programak beste batzuk jarriko ditu, noski).
movie maker
blogger eskuliburua esteka
photoscape eskuliburua esteka
audacity eskuliburua esteka
videopad eskuliburua esteka
scribus eskuliburua esteka
moviemakere pdf deskargatu