1. Audacity


1.1. Zergatik Audacity?

Gure blogean jarriko ditugun audio artxibategiak sortu edo eraldatzeko Audacity hautatu dugu, alde batetik doakoa delako, baina baita ere zabaltze librekoa delako, beraz, ikasleriaren artean zabal daiteke era legalean; beste alde batetik, fidakorra eta egonkorra da; azkenik, baina ez garrantzi gutxiagokoa, euskaraz erabiltzeko aukera ematen digulako.
    Hala ere, guk ez ditugu programa honek eskeintzen dituen baliabide eta tresna guztiak aztertuko, gure audio artxibategiak sortu edota eraldatzeko era sinplean baliagarri izango zaizkigun tresnak baino ez ditugu erabiliko.


1.2. Non eskuratu eta zelan instalatu

Sarearen hainbat tokitan eskura dezakegun arren, toki fidagarriena euren web orrialdea da, http://audacity.sourceforge.net/. Descargar erlaitzean, programaz gain, LAME izeneko codeca jeitsiko dugu ere. Orrialde berean aukerako deskargak atalean aurkituko dugu. Aurrerago ikusiko dugu codec honen funtzio eta erabilgarritasuna.
    Programa instalatzeko, deskargatu dugun artxibategiaren gainean klikatu eta agertzen diren urratsak betetzen joan behar dugu, edozein programaren instalazioarekin bezala. Nahiko azkar burutzen da eta, berez, gure disko gogorreko programen karpetan instalatuko du guk kontrakoa esan ezean.
hizkuntza aldatu
Hizkuntzari dagokionez, normalean nabigatzaileak (Firefox, kasu) darabilen hizkuntza berean instalatzen du. Beraz, nabigatzailea euskaraz badugu, euskaraz instalatuko da. Horrela gertatzen ez bada, edo nabigatzailea beste hizkuntza batean badugu, hizkuntza alda daiteke. Programa instalatutakoan, goiko ataza-barran Editatu/Hobespenak sakatu eta zabaltzen den gelaxkan, Interfazea klikatu eta hizkuntza bertan aukeratuko dugu.

1.3. Zer egin dezaket Audacityrekin?

Arestian aipatu dugun bezala, audio fitxategiak eraldatu edo berriak sortu.
    Eraldaketari dagokionez, abesti edo grabazio baten zati bat aukeratu, moldatu, beste bati lotu, efektuak gehitu...
    Sortzeari dagokionez, elkarrizketak, txisteak, kontakizunak, egingo ditugun bideoetan txertatuko diren audio artxibategiak... Edo grabazio zahar bat (kasetetik edo bideotik) formato digitalera pasatzea.
    Audio artxibo hauek, bai eraldatutakoek zein sortutakoek, gure blogean txertatzeko erabil ditzakegu; irrati tailerra burutzeko; bideoei audioa gehitzeko edo hizkuntzaz aldatzeko... Azken ataleko ariketek, erabileran trebatzeaz gain, hainbat erabilpenerako ideia emango digute, zertarako eta zelan erabiliz.


1.4. Soinu agiri motak

Audacityk hainbat audio-formato onartzen du, besteak beste:
AIFF: Soinu galerarik gabeko formatoa, Apple-eko ordenagialuetan erabiltzen dena.   
WAV: Aurrekoa bezala, honetan ere ez dago soinu galerarik, cdaren jatorrizko artxibategiak dira. Asko okupatzen dute eta ez dira kasik interneten erabiltzen. PC-ek irakurtzen dituzte.
FLAC: Galerarik gabeko artxibategi mota, formatu librekoa. Asko okupatzen du eta ez da gomendagarria blogean erabiltzea.
OGG: Formatu libreko audio artxibategi konprimitua. Jatorrizkoak baino dezente gutxiago okupatzen du. Kalitate aldetik, oso ona. Interneten erabiltzeko mokukoa.
WMA: Windows Media Audio, hau da, Microsoft enpresaren audio artxibategi konprimitu mota. Nahikoa txikitzen du artxibategiaren tamaina, baina kalitatea galdu ere.
MP3: Audio artxibategi konprimitu ezagunena eta zabalduena, gailu gehienek onartu egiten dutena. Interneten dauden soinu gehienak formatu honetan erabiltzen dira. Guk honen aldeko apostua egiten dugu.

1.5. Oinarrizko hiztegia

Programak eskeintzen dizkigun baliabideak ezagutzen eta erabiltzen ikasten hasi aurretik, grabazioetan erabiltzen diren hainbat kontzeptu eta ideia azalduko ditugu.
- Konpresioa: informazio batek duen datu multzoaren murriztapena da, horrela tamaina txikiagoa izateko. Audioari dagokionez, bit-etan neurtzen da.
- Bitrate: (bit tasa) denbora unitate zehatz batean sistema digital batean transmititzen diren biten multzoa da. Horren arabera, kalitate handiagoa edo txikiago izango du eta, beraz, tamaina handiagoa edo txikiagoa hurrenez hurren. Audioa fitxategietan kalitate minimoa 128 kbit/s da; 192 kbit/s CD kalitateko MP3 formatoa; eta 320 kbit/s MP3 formatoko kalitaterik handiena. Guk 192 kbit/s erabiliko dugu.
- Codec: Kodifikatzaile/dekodifikatzaile laburdura. Datu fitxategi bat eralda dezakeen softwarea da, eraldatzeko formato egokiago bilakaraziz. Formato batetik beste batera pasatzeko beharrezko diren programaren "ataltxoak".
- Lame: WAV edo beste formatoko artxiboak MP3ra bihurtzen dituzten programa gehienekin erabil daitekeen codeca, oso azkarra, kalitate handikoa eta bit-tasa zehazteko aukera ematen duena. Audacityk erabiltzen du.


audacity lasterbidea
blogger eskuliburua
photoscape eskuliburua
videopad esteka
movie maker estaka
scribus esteka
audacituy pdf jeitsi