Teknologia berriak


Teknologia berriek tresna eta zerbitzu berriak ekarri dizkigute, bai eta ohitura eta bizimodu berriak ere. Egia da teknologia berriak ez direla hain berriak, baina herritar gehienak oraintsu hasi dira horiek erabiltzen eta gozatzen.

Historikoki, aurrerapen teknologikoek denbora behar izan dute gizartean sartzeko, eta ez da harritzekoa gure bizimoduak orain daukan berritasun eta aldaketa mordoaren ondorioz gizarteko belaunaldi batzuk baztertu izana.

Gaurko gizarteak trantsizio-aldi laburtxoa eduki du paradigma berrietara egokitzeko eta arlo digitalean jaiotakoak ez direnak goitik behera aldatu behar dute harremanak egiteko, lan egiteko, elkarrekin bizitzeko eta entretenitzeko modua.

Sare sozialek funtsezko zeregina daukate aldaketa horretan, eurak baitira gizarte berri horren zati izateko behar diren tresna zahar eta berri guztiak biltzen dituztenak.

Oso tresna gutxiren eskuetan utzi dugu gure beharrizan pertsonalak, sozialak eta profesionalak asetzeko gaitasuna.. Gustatu ala ez, ez dago ihesbiderik eta ez dago atzera bueltarik. Beraz, adorea hartzeko eta tren teknologiko horretara igotzeko ordua da.


Teknologia berriak gero eta gehiago erabiltzen dira gure gizartean. Duela hainbat urte, etxeetan adibidez aurki zitekeen teknologia kopurua gaur egunekoa baino askoz ere txikiagoa zen. Honen inguruan hainbat ikerketa desberdin egin dira eta datu horietako batzuk aztertzea oso interesgarria dela uste dugu. Hona hemen grafiko, taula... interesgarri batzuk:


Taulan ikusten denez, Espainian 2003tik 2009ra aldaketak egon dira teknologia berrien jabetzan eta erabileran. Baliabi gehienen (ordenagailuak, mugikorrak, MP3ak, Internet-a...) kasuan, familiek gero eta gehiago dituztela ikusi ahal iza dugu, baina aipatzeakoa da beste baiabide batzuk (irratiak, bideoak, telefono fijoa...) gutxiago izate dituztela familien denboran aurrera egin ahala.




Grafikoan ikus daitekeenez, azken urteotan gero eta etxebizitza gehiagotan dago Internet-a, eta beraz, bere erabilera asko handitu dela esan dezakegu.



GAZTEAK ETA TEKNOLOGIA BERRIAK

Gaur egun, nerabeek tresna horiekin bizi behar dute derrigor eta, beraz, ezin dute teknologia berrien inguruan sortzen den presio sozialaren biktima izatea ekidin, onarpenerako eta estimarako beharrizanak betetzeko behar diren eredu sozial berri horiek betetzea eskatzen baitie.

Bazterrean geratzeko eta desberdin edo mexpresuz tratatuak izateko beldurrez, besteen errespetua, arrakasta eta konfiantza bilatzen dute arau berriak erabiliz, arau horiek betetzearen ondorioak eta arriskuak zeintzuk diren pentsatu barik.

Sare sozialak eta beste zerbitzu digital batzuek aldaketa erabatekoegia da eta erabiltzaileek ez dakite kontrolatzen eta ezin dute kontrolatu. Horiek erabiltzeak eta egunero horien menpean bizitzeak emozio, antsietate eta urduritasun egoera eragiten du eta, horrela, tresna horien bidez adierazitako keinuak, hitzak eta ekintzak ezin dira modu zuzenean neurtu. Nerabeak aukera infinituen begizta batean bizi dira eta jakin-mina, egoa edo asperdura asetzeko beharrizan etengabeak biktima bihurtzen ditu aldi berean eta konturatu barik.

Umeek eta nerabeek gero eta gehiago behar dituzte sakelako telefonoak eta sare sozialak hazteko eta bizitzeko, eta horrek are ahulago egiten ditu, teknologia horiekin lotutako arriskuen aurrean daudelako eta gainera ez daukatelako gurasoen, irakasleen edo euren ongizate edo zaintzaren arduradunen babes egokia, horiek ez dutelako oraindik ikasi edo ez dituztelako diseinatu mundu digital horretan bizitzeko beharrezko mekanismoak.

Gazteen artean, teknologia berrien, batez ere, interneten gehiegizko erabileraren ondorioz, arazo larriak sortu daitezke, izan ere, askotan gurasoek ez dute kontrolatzen zein web gunetan sartzen diren haien semeak eta ondorioz, Zyberbullyinga izeneko arazo oso larria eman daiteke:
 
 
 

Interneten arriskuak prebenitzeko gomendio hauek generikoak dira 12 eta 18 urte bitarteko nerabeen gurasoentzat. Ñabardurak daude eta familia bakoitza desberdina da, hortaz, gogoratu hauek irizpide orokorrak direla:

  1. Jarri ordenagailua etxeko leku komun batean.
  2. Jarri interneta erabiltzeko ordutegi bat eta egunero erabiltzeko gehienezko denbora bat.
  3. Jarri interesa zure seme-alabek sarean egiten dituzten gauzetan. Galdetu zer egiten duten eta norekin dauden harremanetan.
  4. Erabili kontrolerako eta gainbegiraketarako softwarea, beharrezkoa bada.
  5. Ez inbaditu euren pribatutasuna, salbu eta arriskuan daudela uste baduzu.
  6. Gainbegiratu eurei buruz, familiari buruz edo beste pertsona batzuei buruz zer argitaratzen duten sarean.
  7. Ez erabili web kamera, posible bada.
  8. Jarri arreta jokalari anitzeko sareko jokoei, sare sozialak balira bezala.
  9. Kontuz ibili asmo gaiztoko software-arekin. Erabili antibirusa ordenagailuan.
  10. Erakutsi segurtasunerako erabili behar dituzten oinarrizko irizpideak ulertzen eta onartzen.










 Aurreko argazki batzuetan ikusi ahal izan dugun bezala, umeak gero eta gazteagotik hasten dira teknologia berrien munduan murgiltzen. Horrela, hainbat eskola, proiektu desberdinetan sartzen hasiak dira, umeek teknologien inguruan gehiago ikasteko eta etorkizunari begira esperientzia lor dezaten. Proiektu hauen artean nabarmentzen dena da “Eskola 2.0”; gai honen inguruan informazio gehiago lortzea interesgarria eta baliagarria delakoan, honen inguruan mintzatzen arituko gara lan honen hurrengo zatian.

 

ESKOLA 2.0 (klikatu hemen gaian aurrera jarraitzeko)

Comments