Eskola 2.0

Teknologia berria ikastetxe guztietako geletan sartzen ari da , baina oraindik ere erabilerari buruzko zalantzak daude.  Nolakoa izango lirateke etorkizuneko ikasgelak? Borragoma, arkatza eta kuadernoa alde batera utzi eta teknologia berriaz betetako gela batera pasatzea, beste herrialde askotan honetara ohituta daude, guk aldiz, ez.

Programa berri honek, hezkuntza aldatzeko asmoa du.

Eskola 2.0-k aukera anitzak aurkezten ditu. Irakasleen eskura uzten ditu baliabide asko; dohainikoak eta erabiltzeko errazak direnak. Tresna hauek oso baliabide interesgarriak dira; metodologia desberdina erabiltzeko; talde lanak egiteko, jakintzak zabaltzeko…

Irakasle batzuk honen kontra daude eta beste batzuk aldiz, honen alde. Horregaitik, betiko tresnak mantendu behar dira eta poliki- poliki tresna berri hauek irakaskuntzan sartu behar dira. Horrela irakasle bakoitzak bere erritmoa jarraituko du.

Ikasleek ez dute arazorik, izan ere, teknologia berriaz inguratuta daude, bai etxean eta baita eskoletan ere.

Oso garrantzitsua da irakaslearen prestakuntza,  horretarako  modulu batzuk prestatu egin dira irakasleek prestakuntza hori jasotzeko.



Eskola 2.0 aurrerapauso handiak dakarren programa bat da. Programa honek, hezkuntzan informazioaren eta komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Kontseiluak, 2009. urtean programa hau sartzea erabaki zuen.

Eskola 2.0- ko gelak erabat digilizatu egin dituzte, arbel digitalekin, ordenagailuekin, bozgorailuekin, miniordenagailuekin, bideo proiektagailuekin … metodologia berriak erabiltzeko prestatuta dauden teknologia berriak.

Material berri hauek konektatzeko, Eskola 2.0-ko gelak hari gabeko sarrera puntu bat izango du, horretarako WIFI sare birtuala sortuko da. Material horietan, OpenOffice, nabigatzailea, antibirusa eta beste hainbat aplikazio instalatuko dira (euskaraz eta gaztelaniaz). Aurrerapauso honekin, irakasleek prestakuntza jasoko dute, oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Ondorioz, prestatutako irakasleek IKT-n trebetasun maila egoki bat izango dute.

Eskola 2.0


Eskola 2.0 Programaren aurkezpena

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010-2013 bitarteko ekitaldietan gauzatuko da: Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Bigarren Hezkuntzako 2. mailako ikasgela guztiak digitalizatuz, irakasleak metodologia berriak erabiltzeko prestatuz eta multimedia-edukiak sortuz.


Eskola 2.0 programaren HELBURUAK:


• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari  laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin  lankidetzan eta sarean sustatzea.
• Hiritar kritikoak, sozialki aktiboak, kultuak eta etorkizunean profesional onak izango direnak sortzea.
• HEZIKETA KALITATEA HOBETZEA.


ESKAINITAKO BALIABIDEAK

39.000 ordenagailu banatu dira dagoeneko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleen artean, 20.000 Bigarren Hezkuntzako 1. mailan banatzen ari dira eta beste 21.000 ekipo datorren ikasturtean 2012/2013an DBHko 2. mailara iritsiko dira, guztira 3.581 gela digitalizatu izan arte. Egoera ekonomikoa ona ez izan arren, programak jarraituko duela bermatuta dago, 2012ko aurrekontuan egin den 48 milioi euroko “inbertsioari“ esker.




Fuente: Irekia - Gobierno Vasco


PRESTAKUNTZA 2.0

Eskola 2.0 ikastetxeetan erabili ahal izateko, bai ikasleek bai irakasleek prestakuntza berezia jaso behar dute, izan ere, teknika berri honek eskaintzen dituen baliabideak erabiltzen trebeak izan behar dira. Horrela, Eskola 2.0-k Eskola 2.0 Plangintzarako Oinarrizko Prestakuntza Multzoa” web gunea sortu egin du. Bertan aipatutako talde hauei gelan aurki ditzaketen tresnak erabiltzeko aukera ematen baita hauek nola erabili esaten dien aurkibidea ere.

Hona hemen web gunea:

http://www.eskola20.org/prestakuntza/laguntzatutoretzak/cursobasico/index.html




Prestaketa hau maila desberdinetara moldatzen da, hortaz, ikasle edo irakasleak dauden kurtsoa edo teknologia berri hauen inguruko mailak kontuan hartuz gehiago edo gutxiago sakondu egiten du edukietan.

Hona hemen, mailen arabera eskainitako prestakuntza:

1x1 programa

Programa honen barruan ikasle bakoitzak ordenagailu bat jasotzen du klasean jorratzen den materia modu praktiko eta dinamiko batean jarraitu ahal izateko.

Programa honekin hezkuntza eraldatu eta beste era batean hezi nahi dira umeak. Eraldaketa hau aurrera eramaten hasteko, garrantzitsua izan da erabiltzen dituzten dispositiboen prezioen beherapena, paper aurrezpenak naturari egiten dion onura eta teknologien erabilpenak gizartean hartu duen hainbesteko indarrak.

Orain arteko emaitzak aztertuta, ikertzaileek diote orokorrean inpaktu positiboak izan dituela ikasleengan, hobekuntzarik nabarmenenak idatzizko adierazpenetan, matematiketan, ingelesean eta batez besteko notetan izanik.


Aldaketak

Liburuekin lan egitetik, ordenagailuekin lan egitera igarotze honek, aldaketa ugari eragin ditu eremu desberdinetan.

Irakasleen kasuan, mintzalaria izatetik, gidaria edo orientatzailea izatera igaro da. Horrez gain, teknologia berrietan formakuntza izan behar du.

Ikaslearen jarrera nabarmen aldatu da ere. Datu zehatzak era batean ikastetik, izaera kritikoa lantzera igaro behar dira. Aldaketa hori, era praktikoan lan egiteak eragiten du.

Eskoletan bestalde, mota guztietako teknologiak eskaini behar dizkiete ikasleei, euren lan eredu berrian behar bezala lan egin ahal izan dezaten, bai talde lanean, baita indibidualki ere. Horretarako, sarerako konektibitatea ziurtatu beharko dute.

Familietan honek ere aldaketak eragiten ditu, familiei baliabide digitalak eskaini behar zaizkielako eta umeen inplikazioaz gain, gurasoena ere eskatu behar delako.

 

Comments