Gure proposamena klasean egiteko

Behin lanari buruzko informazioa bilatuta, aztertuta, laburtuta... dagoela, hori gelan aurkezteko moduaren inguruan hasi gara pentsatzen. Argi daukaguna da ez dugula azalpen teorikoa bakarrik egin nahi, izan ere, kideentzat interesgarria izatea nahi dugu eta beraz, dinamikoagoa den zerbait egitea pentsatu dugu.

Lehenbizi, azalpentxo labur bat emango dugu teknologia berrien eta zehazki eskola 2.0 ren inguruan, gaian pixka bat murgiltzeko interesgarria izango delako gure ustez. Horrela, azalpenak emateko baliabide bereziren bat erabiltzea pentsatu dugu, power point bat edo prezi programarekin egindako aurkezpen txiki bat adibidez. Gainera, gure azalpenak laguntzeko, Eskola 2.0 ri buruzko bideoren bat jartzea pentsatu dugu.

Azalpen txiki bat eman ostean, eskola batean guk geuk grabatutako bideotxo bat jarriko dugu klasean. Bertan, umeek eskolan teknologia berriak (Eskola 2.0) zelan erabiltzen dituzten ikusi ahal izango dugu, ikusi, aztertu eta horri buruz hausnartuz.

Bestalde, eskola 2.0-ren alde on eta txarrei buruz pentsatzea oso garrantzitsua iruditzen zaigu; hori dela eta, dinamika txiki bat planteatuko dugu gelan kide guztiek egin dezaten: taldeka (5 edo 6 kideetako taldeak) eskola 2.0 ren alde on eta txarrei buruz hausnartzeko eskatu diegu taldeei. Horretarako, 5 minutu izango dituzte, eta denbora hori igarota, talde handian komentatuko ditugu talde bakoitzak pentsatutako ideiak, iritziak... Modu berean, ahoz komentatzeaz gain, talde bakoitzeko lagun batek arbelean haiek pentsatutako alde on eta txar bat idazteko eskatuko diegu, horrela guztion artean mapa kontzeptual bat osatuz.

Hori egiteko, etorkizuneko irakasleen ikuspuntutik arituko gara pentsatzen, baina gure ustez oso garrantzitsua da umeen iritziak zeintzuk diren ezagutzea. Horretarako, ikastolan grabatutako beste bideo bat jarriko dugu klasean, bertan hainbat umeren iritziak agertzen direlarik. Modu honetan, bideoa amaitzean, horri buruz hausnartzeko aukera ona sortuko da klasean.

Hauek dira umeei ikastolan egingo dizkiegun galderetako batzuk:

a.      Gustatzen zaizu ordenagailua erabiltzea gelan?

b.      Zein uste duzu dela ordenagailuak erabiltzean lortzen den gauzarik onena? (Abantailak=alde onak)

c.       Zein uste duzu dela ordenagailuak erabiltzean lortzen den gauzarik txarrena? (Desabantaila=alde txarra)

Aurkezpenarekin bukatzeko, ondorio batzuk aterako ditugu guztion artean, klase-kideei haien iritziak eskatuz, eta guk burututako site-a erakutsiko diegu minutu pare batean, bertan informazioa nola antolatu dugun ikus dezaten.




Comments