Sarrera

Informazio eta Komunikazio Teknologien barnean hainbat dira garrantzi handia duten gaiak eta, beraz, aztertu beharrekoak. Horiei buruz pentsatzen eta eztabaidatzen egon ostean, Eskola 2.0 ren gaia aukeratzea erabaki dugu hainbat arrazoirengatik.

Alde batetik, hasieratik arreta deitu digun gaia izan da, izan ere, horri buruzko informazioren bat irakurrita geneukan, eta gainera, kurtso honetan igarotako praktika aldietan eskoletan teknologia berrien erabilera ikusteko aukera izan dugu. Hori dela eta, interes handia eduki dugu hasieratik gai honetan eta lana burutzeko aukera ona litzatekeela pentsatu izan dugu hasieratik.

Beste aldetik, etorkizunari begira Eskola 2.0-ri buruz gehiago ikastea oso baliagarria izango zaigulakoan gaude, gaur egun, eta baita etorkizunean ere, gero eta gehiago erabiltzen direlako teknologia berriak eskolan (gizarte osoan egia esanda) , eta beraz, horri buruzko ezagutzak edukitzea, nolabaiteko prestakuntza izatea... ezinbestekoa iruditzen zaigu umeei horren inguruan irakatsi ahal izateko; izan ere, zelan irakatsiko dute irakasleek eurek ez dakiten zerbait?

Gainera, esan dezakegu, klasean azaltzeko interesgarria iruditzen zaigula gure gaia, eta klase-kideentzat honi buruzko informazioa jasotzea interesgarri eta guztiz baliagarria suertatuko zaiela uste dugu.

Hortaz, laburbilduz, lan honetan teknologia berrien inguruan mintzatzen hasiko gara, gero gai nagusia izango den Eskola 2.0 ren gaian sakontzeko.


Comments