Itxi egin dugu Housekide. Hemos cerrado Housekide

Hace ya un tiempo que nuestra web no se renovaba. Y es que no nos parecía interesante contar nuestras dudas y nuestros problemas. Al final, convencidos de que este proyecto no es viable, hemos decidido echar el cierre.

Las razones son muchas y complejas, pero por no hablar de nuestras propias limitaciones como grupo, empezaremos por las más evidentes y objetivas.

Sabíamos  que los terrenos en Donostia son escasos y caros, pero no nos imaginábamos hasta qué punto, ni cómo, después de todas la crisis, seguirían siendo inabordables para economías como las nuestras.  Al inicio del proyecto confiábamos en que vendiendo el piso ya pagado en el que estábamos viviendo podríamos financiar el nuevo piso en el complejo Housekide, pero en estos momentos, no hay compradores para nuestros pisos, ni posibilidad  de obtener financiación con la que costear la nueva construcción.  Tampoco habíamos valorado suficientemente la imposibilidad de garantizar el retorno del capital aportado, que no puede basarse más que en la aportación de los nuevos socios, lo que supone tener una lista de espera con aportaciones de los socios expectantes, que no es fácil conseguir.

Siempre nos habíamos planteado autofinanciarnos, y no esperábamos ayudas económicas de la administración, pero sí que pensábamos que un proyecto innovador, y con fuerte componente social como el nuestro merecía un poco más atención y apoyo por parte de las autoridades, que nos han dado muchas buenas palabras y elogios, pero ninguna ayuda efectiva.

El proceso ha sido largo y complejo. Hemos dado pasos adelante y hemos tenido ofertas interesantes, pero hemos llegado a un punto en que no vemos posibilidad de seguir adelante.

Pero seguimos pensando que ha merecido la pena intentarlo; hemos aprendido mucho y además estamos  convencidos  de que proyectos como Housekide, donde las personas mayores unen esfuerzos para preparar su futuro en convivencia  y solidaridad son necesarios en esta sociedad donde la familia ya no puede ser, ni queremos que lo sea, quien se haga cargo de nosotros, y donde no  podemos esperar hoy por hoy, de los poderes públicos una implicación en proyectos vanguardistas  o innovadores. 

 

 
 
 
 
 



Nabarmena zen gure webgunea oso motel zebila. Izan ere, ez zitzaigun interesgarri iruditzen gure kezka eta arazoekin jendea aspertzea.Azkenean, gure proiektuak aurrerabiderik ez zuela etsita, bertan behera uztea erabaki dugu.

Arrazoi ugari eta konplexuak izan ditugu, baina gure taldearen beraren ahuleziez ez hitz egitegatik, arrazoi nabarmen eta  objektiboenetatik hasiko gara.

Hasi ginenean bagenekien Donostian orube gutxi eta garestiak zeudela, baina ez horrenbesteraino, eta nork sinetsi  krisiaren ondotik ere, ez direla merketu! Proiektua abiatzerakoan egindako kontuak ziren, bizi ginen etxebizitza salduta nahiko izango genukeela Housekide konplexu berriko bizitza berria ordaintzeko. Baina une honetan gure etxebizitzek ez dute eroslerik, eta ez dago modurik eraikuntza berria ordaintzeko finantzaketa lortzeko. Egia da, baita ere, ez genuela behar bezala baloratu ezinezkoa dela ezarritako kapitalaren berreskuraketa bermatzea. Izan ere, sar daitezkeen bazkide berrien ekarpena izanik berreskurapenaren iturri bakarra, ezinbestekoa izango litzateke sartzeko zain leudekeen bazkideek ere diru-ekarpenak eginak izatea.

Abiatu ginenetik argi genuen geure burua autofinantzatu beharko genukeela, eta ez gara administrazioaren laguntzen zain egon, baina egia esan, uste genuen geurea bezalako proiektu berritzaile eta gizartearentzako onuragarriak mereziko zuela agintarien aldetiko arreta eta sustengu piska bat.

Izan ere, laudorioak eta hitz politak jaso ditugu, ugari; baina benetako laguntzarik, batere ez.

Housekide proiektuaren ibilbidea luzea eta gorabeheratsua izan da. Egin ditugu aurrerapauso sendoak, eta jaso ditugu eskaintza interesgarriak, baina aurrera egiteko bidean oztopo handiegiak aurkitu ditugu.

Dena dela, ez gara damutzen egindako ahaleginaz; oso aberasgarria izan da, eta konbentzituta gaude gizarte honetan ezinbestekoak direla Housekideren muin bera izango duten proiektuak, hau da, adineko pertsonek  indarrak elkarturik, beren etorkizuna prestatzen dutela  elkarbizitzan eta solidaritatean oinarrituta. Ez dago beste irtenbiderik gizarte honetan, jadanik ezinezkoa baita, eta balitz ere ez genuke onartuko, familien bizkar jartzea gure zaintza, eta agidanez, ezin dezakegu espero botere publikoak gurea bezalako proiektu aurrerakoi eta berritzaileetan sartzea.