Hasiera


Gero eta gutxiago falta da uda heltzeko, oporrak, eguzkia...eta hondartza. Itxi begiak. Ziur itsasoa, hondarra, eskuoiahalak,  lagunak eta abar imajinatzen dituzula, edo, beharbada,  zeure burua ikusten duzu arraina egiten edo olatuak zeharkatzen surf-tabla batekin...

external image 1280px-Sopelana_Atxabiribil_muturra.jpg external image solana-2.jpg

Arrietara-Atxabiribil hondartza / Sopela (Wikipedia Commons / Shutterstock, KLV-ren portfolioa)

Badakizu "hondartza" deitzen duguna oso ekosistema konplexua dela? Izaki bizidun ugari bizi eta elkarri eragiten diotela tokia? Eta mundu honek guk saihestu ahal ditugun arazoak dituela? Ikas-proiektu honen bidez hondartza beste ikuspuntu batetik ezagutuko dugu: Ekologiakoa, izaki bizidunak eta bere ingurunearekin dituzten harremanak aztertzen den Zientzia. Proiektuan:
  • Ekosistemak eta bere prozesu dinamikoak ezagutuko ditugu
  • Itsasertzeko ekosistema era zientifikoaz ikerketuko dugu
  • Ingurugiro-arazoez eta irtenbide egokiez pentsatu eta eztabaidatuko ditugu
  • Gure lan guztiak Ikastetxean zein Sarean hedatu eta partekatuko ditugu
 Hondartzak gune bizidunak dira eta zu zeu barneratuta zaude. Hurrengo batean agian hondartza beste begi desberdinekin begiratuko duzu.