HIZKUNTZARI BURUZKO GOGOETA


Ikuspegi komunikatiboaren arabera, zeintzuk dira landu behar ditugun eduki esanguratsuak hizkuntzari buruzko gogoeta egiteko?

Zeintzuk dira Hizkuntzen Trataera Bateratuaren/Integratuaren arabera landu daitezkeen hizkuntza-edukiak?

Zein dira hizkuntzei buruzko hausnarketa-esparruak?

Nola lotu daitezke hizkuntzari buruzko hausnarketari lotutako edukiak testu tipoen eta testu generoen ezaugarriekin?

Webgune honek galdera horiei erantzun nahi die eta, aldi berean, hizkuntza irakasleei lagundu zeregin didaktikoa planifikatzen.