Irakurriaren ulermena

Irakurketa lantzeko formaziorako materiala da hau: Hezkuntza Marko Hirueledunaren prestakuntza saioetan erabili eta jorratutako materiala da. Batez ere, hizkuntza arloko irakasleei zuzendatuta dago eta Hizkuntzen trataera Bateratuaren ikuspegiari eusten dio.
Kontuan hartu behar da, bestalde, material honek eta esparru didaktiko metodologikoan eskaintzen diren baliabide guztiek tokian tokiko egokitzapenak eta moldaketak behar dituztela.
 
IRAKURKETA
Iraupena: 8/10 bat ordu  
Helburu orokorrak:
  • Irakurketa lantzeko ikastetxeko eta arloetako praktika didaktikoak hobetzea.
  • Hizkuntza irakasleen arteko koordinazioa bultzatzea.
  • Hizkuntzen Trataera Bateratua sustatzea.
  
Edukiak:
  • Irakurketa-estrategiak: irakurri aurretik, bitartean eta irakurri ondoren.
  • Irakurketa prozesuaren ebaluazioa. Ebaluazio irizpideak eta adierazleak.
  • IKT gunea.
  • Material osagarria.

 

Saioen antolaketa eta garapena:
 
  
Material osagarria:

Berritzegune Nagusiak eskualdeetako berritzeguneetako etapako zenbait aholkularirekin
lankidetzan egindako dokumentuak:  irakurketa lantzeko orientabideak