Zer da Hizkuntza Proiektua?

Zer da Hizkuntza Proiektua?

 
Dokumentu bat da. Bertan, ikastetxeko hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkien alderdiak biltzen dira, haien trataerari koherentzia emateko. Hizkuntzekiko lan-tresna integrala da ikastetxearen komunikazio-testuinguru osoari eragingo diona (ikas-irakaskuntzei, eskolako zein ikastetxea txertatuta dagoen gizartearekiko harremanei).

 

Nola hasi Hizkuntza Proiektua garatzen?

 

Zuzendaritza Batzordeak bultzatutako ekimena bada ere, Hizkuntza Proiektua abiarazteko funtsezkoa da lan-taldea eratzea eta irakasle guztien parte-hartzea bermatzea. Izan ere, ikastetxeko hizkuntza erabilerak eta ohiturak azaleratuko dira eta hori guztia hobetzeko, egokitzeko edo bideratzeko erabakiak hartu behar dira. Beraz, erabaki horiek eraginkorrak izango badira, den-denek adostuak izan behar dute.

Hauxe da proposatzen dugun ibilbidea (behean atxikitako jandunbidean azaltzen da):

 

 

ĉ
Berritzegune Nagusia Hizkuntza arloa,
26 jun. 2012 5:40