Webgune hau biltegi eta lan-tresna gisa sortu da Hizkuntza Proiektua garatzen laguntzeko. Bertan, besteak beste, gogoetarako eta diagnosirako baliabideak, prestakuntza-materialak, proiektuen ereduak... bildu ditugu. Berritzegune Nagusiko hizkuntza ataleko lankideok EAEko berritzeguneetako aholkularien eta ikastetxeen esku jarri nahi ditugu baliabideok bi helburu hauek lortze aldera: ikastetxeei laguntzea hizkuntzen inguruko erabakiak hartzen eta erabaki horiek jasoko dituen dokumentua egiten ikasleek hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna gara dezaten. Gune honetan bildu ditugun materialen jatorria honako hau da: - Berritzegune Nagusiko hizkuntza taldeak moldatu eta egokitu dituen materialak eta baliabideak. - EAEko Hizkuntza Normalkuntza Programak (ULIBARRI programa) ikastetxearen hizkuntza-egoera diagnostikatzeko sortu dituen tresna eta baliabide batzuk. - Ikastolen Elkarteak Hezkuntza Sailak diruz lagundutako HIZPROn erabilitako zenbait material eta haiek emandako aholkularitza. - OAPEE erakundeak (Organismo Autónomo de Programas Educativos Europeos) bultzatutako Proyecto Lingüístico de Centro ekimeneko zenbait dokumentu. |