Aurkezpena

Edurne Gonzalez naiz, HIZNET- Hizkuntza plangintza graduondoko ikaslea 2010-2011 ikasturtean eta sakontze egitasmo gisa honako lan hau egin dut. HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoa da, Euskal Herriko Unibertsitateko berezko titulua. Euskararen normalkuntza aspaldian abiatu bazen ere, sarri askotan prozesu horren baitako barne-mekanismoez ondo jabetu gabe jokatzen da, soziolinguistikazko ezagutza sakonaren falta dela medio. Horregatik, euskararen normalkuntzan behar-beharrezkoa da ezagutza kualifikatuagoa eta sistematikoagoa izatea, eta premia horri aurre egiteko antolatu da Hizkuntza Plangintza graduondokoa.

Sakontze egitasmo honetan enpresek sarean erabiltzen dituzten hizkuntzen inguruko azterketa bat egiten da, gaur egungo joera zein den neurtuz eta adituek diotenari errepartuz. Abiapuntu honetatik MU Enpresagintzak sarean izan beharko lituzkeen hizkuntza irizpideen inguruko proposamena lantzen da.

Gune honetan beraz, graduondoko honetan garatutako lana aurkituko duzue. Lan honen tutorea Maite Goñi izan da eta berak
lan hau egiteko beharrezko jarraibide guztiak eman dizkit, baita informazio eta tresna berriak erakutsi.