1. Esker onak

    Lan hau Mondragón Unibertsitateak eskainitako "Euskal Kulturgintzaren transmisioa" Aditu-tituluaren harira sortu zen, 2008-09 ikasturtean. Graduondoko ikastaroaren bukaeran egin beharreko proiektua, hain zuzen ere. Beraz, ezertan hasi aurretik, gure eskerrik beroenak helarazi nahi dizkiegu lan hau aurrera eramaten lagundu diguten guztiei, haiek gabe ezin izango genuen-eta lan hau aurrera atera.
 
    Eskerrik zintzoenak julen Arexolaleibari eta bere lan-taldeari, graduondoko ikastaroa maitasunez zuzentzeaz gain, eskaini diguten arretagatik, beti laguntzeko prest eta gure alde izan baititugu.
 
    Bukatzeko, eskerrik zintzoenak ere gure tutore Alberto Telleriari, haren laguntza eta aholkularitzarik gabe nekez osatuko baikenuen gure proiektua.
 
Luisma Gullón Urmeneta
Juan Mari Juaristi Balenciaga