PALEOLITOA

Paleolito hitza grezieratik dator: paleos = zahar eta lithos = harri; hau da, "Harri Zaharraren Aroa (harria lantzeko forma zaharra). Historiaurreko lehen garaia da. 
Oso aldi luzea da: lehen homoak harria lantzen hasi zirenetik orain dela 2.500.000 urte inguru  10.000 urte arte (Mesolitoa).

Aro horretan hainbat homo sortu eta desagertu ziren.
Hiru alditan banatzen da: Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa eta Goi Paleolitoa.

Behe Paleolitoa: orain dela 2.500.000 urtetik  150.000 urtera luzatzen da. 
 Paleolito kulturaren hasieratzat jotzen da homoak harrizko tresnak egiten hasi ziren garaia; horregatik, homo batzuk ez dira hor sartzen:  Australopithecus, adibidez. Beste homo hauek, berriz, bai: Homo Habilis, Homo Ergarster, Homo Erectus, Homo Antecessor, Homo Heildebergensis.
Erdi Paleolitoa: orain dela 150.000 urtetik 40.000 urtera.
Goi Paleolitoa: orain dela 40.000 urtetik 10.000 urtera

Paleolitoko klimak glaziazioak (hotzaldiak) eta glaziazio arteak (beroaldiak) izan zituen. Klimaren aldaketek eragin handia izan zuten landaredian  eta faunaren (animalia belarjaleak, haragijaleak, sarriskajaleak) bizimoduan. Aldaketa haiek, noski, zuzenean eragin zioten lehen gizakien bizimoduei, asentamenduei, ibilaldiei eta bestelakoei. 

Lehenengo gizakiak Afrikan baino ez ziren bizi izan. 
Afrikaren barnean, eremu beroetako paisaia gaur egungo sabanaren antzekoa zen, hau da, belardi handiak eta zuhaitz sakabanatuak. Animalia handiak bizi ziren han: lehoiak, hipopotamoak... .Sabanako argazkia
Talde batzuk aire zabalean bizi ziren, baina oro har, txabolak egiten zituzten, adarrak, hostoak eta animalien larruak erabiliz.

Duela milioi bat urte inguru, gizakiak Afrikatik irten ziren, eta Europa, Asia eta, azkenean, Amerikan zabaldu ziren. 
Eremu hotzetako irudia
Aldi b
atzuetan, glaziazioetan, Europako, Asiako eta Amerikako lurralde gehienak izotzez estalita egon ziren. Gizakiak bizi-baldintza gogorretara egokitu behar izan ziren eta lortu zuten. Babestutako haranak eta kobazuloak bilatzen zituzten eta larru lodiak janzten zituzten. 
Egunez, eguraldi ona zegoenean, haitzuloaren atarian egiten zituzten eginkizunak argia aprobetxatzeko. Haitzuloaren sarrera harriz eta adarrez estaltzen zuten.

Sua erabiltzen zuten berotzeko, janariak prestatzeko eta animaliak uxatzeko. Animaliak eremu hotzetakoak ziren: bisonteak, mamutak, elur-oreinak...

Paleolitoko gizakiak bilketatik (landareak, fruituak, turbekuloak...), ehizatik eta arrantzatik bizi ziren. Uste da emakumeak bilketan, animalia txikien ehizan, kanpamendua mantentzen eta halakoetan jarduten zirela, eta gizonak, berriz, animalia handiak ehizatzen; arrantzan, emakumeak nahiz gizonak arituko ziren. Nomadak ziren: janari bila joaten ziren alde batetik bestera.

Sustraiak eta tuberkuluak ataretzeko makila zorrotzak erabiltzen zituzten. Animalia handiak ehizatzeko tranpak erabiltzen zituzten, baina gutxitan egiten zuten oso arriskutsua zelako; animalia txikiak harrapatzeko, harrizko puntadun zurezko lantzak erabiltzen zituzten.  Askoz beranduago hasi ziren arrantzan (duela 70.000 urte inguru), eta tranpak eta hezurrezko arpoiak erabiltzen zituzten. 
Lanabesak eta tresnak harrizkoak ziren batez ere, baina hezurrak eta zura ere erabiltzen zituzten. 
Irudia: gizakia, lanabesak, aire zalaleko bizitokia,...

35. Aire zabaleko bizitokiaren egitura, Pinceventekoaren antzekoa (Frantzia), eta harpeko habitata, Goi Paleolitoan. 
36. Azagaiak eta arrankaziak, Aitzbitarte IV (Errenteria), Ermittia (Deba) eta Urtiaga haitzuloetako Paleolito aldiko mailetakoak. 
37. Harrizko tresnak egiteko euskarriak erauzteko bi era ikus daitezke: goian erauspen zuzenez eta behean era ez-zuzenean, "zizel" bat tartean jarriz.
3
8. Erramu-hosto formako ale hostokara. 39. Zulakaitza. 40. Marruska. 41. Urtiaga (Deba) haitzuloko industria litikoa. 42. Cromagnon gizakiak Goi Paleolitoko protagonistak dira. © Xabi Otero

Paleolitoko gizakiak familia-klan txiki batzuetan bizi ziren. 
Familia baten eszena
Erdi eta Goi Paleolitoan, giza taldeek zaharrak eta zaurituak zaintzen zituzten. Hildakoen gorpuak lurperatzen zituzten errito batzuen arabera.
Zaharrak ziren tribuko jakintsuenak, eta kontakizunak kontatzen zizkieten haurrei.
Txikitatik haurrek jarduera askotan parte hartzen zuten: adibidez, fruituak biltzen.
Bizimodua oso gogorra zen, eta oso erraza zen hiltzea animalia baten erasoengatik, infekzioengatik, gosez, hotzez... Dena den, sendabelar batzuk ezagutzen eta erabiltzen zituzten.

Goi Paleolitoko gizakiek erlijio-sen handia zuten eta magian ere sinesten zuten. Espirituei dei egiten zieten bizimodu hobea, babesa eta laguntza lortzeko.
Espiritu-adierazpen nagusiak hobiraketak eta artea ziren.
Gizakiek hildakoa ehorzten



Hildakoak haien tresnekin ehorzten zituzten: armekin, objektu baliotsuenekin (lepokoak...). 



Orain dela 13.000 urte inguru, klima epeldu egin zen. Tenperaturak igo eta planetan eremu epel zabalak hedatzen hasi ziren.
Hainbat aldaketa gertatu ziren naturan: Europan, barazkijale migratzaile handiak, elur-oreina kasu, desagertu egin ziren... Hortaz, giza-taldeek ingurumenarekiko jokabidea aldatu zuten. Elikagaiak ugaldu zirenean, gizakiak poliki-poliki trashumante izateari utzi eta sedentario bihurtu ziren. 
Uztaia eta gezia asko erabiltzen hasi ziren Europan zein Afrikan. Harrizko ehiza-tresneria txikiagotu egin zen eta silexezko lanabes geometriko txikiak ekoitzi ziren jaurtigailu gisan erabiltzeko. Ugaztun txikien ehiza eta moluskuen (barraskiloak etab.) kontsumoa garatu zen. Aro honi Mesolitoa deitzen zaio, Paleolito eta Neolito aroen artean dagoen garaia da.

 JARDUERAK:

1.- Esan zein garaitan bizi ziren Homo hauek:


 




2.- Ordenatu gertaera hauek 1etik (zaharrena) 6ra (modernoena).