SexualitateaBerdinsex. Gaur egun gazteok zein helduok informazio ugari eta zabala daukagu berdintasunaren eta sexuaren gainean. Baina informazio asko edukitze ak ez du esan nahi, ordea, lotsa edo segurtasun falta sentituko ez dugunik ligatzeko orduan, edo beti jakingo dugunik nola jokatu bikote bezala, edo desioa bideratzeko zalantzarik izango ez dugunik, edo zure bikotearekin haustean egonezina sortuko ez zaigunik. Sarri, nahiz eta informazio askoren jabe izan, ez dakigu zein den antisorgailu egokiena kasu eta pertsona bakoitzarentzat; ez dakigu, askotan ere, behar bezala erantzuten adiskideekin sexualitateari buruzko galdera zailei...
Drogak eta adikzioak
Gune
honen bidez, saiatuko gara argitzen
drogei buruz eta
adikzioa sor dezaketen beste gai batzuei buruz
dituzun zalantzak edo kezkak.
Izan
ere, informazioa ezinbestekoa da erabakiak ondo hartzeko.
Kontsumitu
edo ez kontsumitu, erabakia zurea da eta ez beste inorena. Zure
lagunek eta inguruak eragina izango dute, presioa egingo dute, baina,
azkenean, zuk erabakitzen duzu, ez beste inork.
Horregatik,
informazio objektiboak, balore eta portaera positiboekin batera,
erabaki egokia hartzen lagunduko dizu, bizitza osasungarri bati
edukia ematen dion erabakia hartzen, hain zuzen.
- Aurrena,
informatu ondo.
- Gero,
hartu erabaki egokiena.
- Egokiena
zein den erabakitzeko, kontuan izan ondorioak.
- Eta
ondorioak zein diren jakiteko, informatu ondo.
| BoteprontonBotepronton. Gaztea
zarela, Tolosakoa, eta zure herrian gertatzen den gai askoren
inguruan zalantzak, proposamenak dituzula? bota hemen zure galdera
edo proposamena eta erantzuna ematen edota bideratzen saiatuko gara; gazte
lokalak direla; ekimen berri bat duzula buruan eta ez dakizula nola
bideratu, eta nora jo; musika talde bat osatu duzuela eta entsegu
lokalik ez duzuela edo jotzeko aukeren bila zabiltzatela; gazte
lokalen inguruan araudia ezagutzen ez duzuela; atzerrira lan bila edo
ikasketak burutzera joan nahi eta nora jo ez dakizula; lana egin nahi
duzula; elkarte bat eratu nahi duzuela; diru laguntza bat eskatu nahi
duzula...
Edozein
zalantza edo proposamen duzula bota hemen galdera!!!!!!
Askotan OSASUNA gaixotasun eza moduan ulertzen dugu, baina hori ez da nahikoa!!!, Ongizate fisikoaz gain, ingurune sozial lagungarria izatea eta emozionalki ondo sentitzea beharrezkoa da. Ezinbestekoa da NORK BERE GORPUTZA EZAGUTU ETA MAITATZEA osasuntsu egoteko. “Osasuna zaintzeko” bidean kezka eta zalantza ugari sortuko zaizkizu eta Osakidetza eta Osasun Publikotik horiek argitzen lagundu nahi dizugu. Hona zenbait aholku:
- Elikadura orekatua eta askotarikoa izateak lagundu egingo dizu pisu osasungarriari eusten eta gaixotasunak izateko arriskuak gutxitzen.
- Jarduera fisikoa egiteak lagundu egingo dizu osasuna eta ongizate-sentsazioa hobetzen.
- Agertu zure sentimenduak, beste pertsona batzuekin zure sentimenduei buruz hitz egiteak lagundu egingo dizu dena beste ikuspuntu batetik ikusten.
- Zaindu harreman sozialak, zure adiskideekin eta maite dituzun pertsonekin dituzun harremanei eustea garrantzitsua da.
Gai hauen inguruan edo osasunarekin erlazionaturiko beste edozein gaietan kezka edo zalantzak sortzen bazaizkizu edo osasun-arazo baten aurrean bazaude, HEMEN GAUDE ZURI LAGUNTZEKO PREST!!! |