Aukeratu eta bota galdera!

Sexualitatea

Berdinsex. Gaur egun gazteok zein helduok informazio ugari eta zabala daukagu berdintasunaren eta sexuaren gainean.
Baina informazio asko edukitze
ak ez du esan nahi, ordea, lotsa edo segurtasun falta sentituko ez dugunik ligatzeko orduan, edo beti jakingo dugunik nola jokatu bikote bezala, edo desioa bideratzeko zalantzarik izango ez dugunik, edo zure bikotearekin haustean egonezina sortuko ez zaigunik. Sarri, nahiz eta informazio askoren jabe izan, ez dakigu zein den antisorgailu egokiena kasu eta pertsona bakoitzarentzat; ez dakigu, askotan
ere, behar bezala erantzuten adiskideekin sexualitateari
buruzko galdera zailei...



Drogak eta adikzioak

Gune honen bidez, saiatuko gara argitzen drogei buruz eta adikzioa sor dezaketen beste gai batzuei buruz dituzun zalantzak edo kezkak.

Izan ere, informazioa ezinbestekoa da erabakiak ondo hartzeko.

Kontsumitu edo ez kontsumitu, erabakia zurea da eta ez beste inorena. Zure lagunek eta inguruak eragina izango dute, presioa egingo dute, baina, azkenean, zuk erabakitzen duzu, ez beste inork.

Horregatik, informazio objektiboak, balore eta portaera positiboekin batera, erabaki egokia hartzen lagunduko dizu, bizitza osasungarri bati edukia ematen dion erabakia hartzen, hain zuzen.

  • Aurrena, informatu ondo.
  • Gero, hartu erabaki egokiena.
  • Egokiena zein den erabakitzeko, kontuan izan ondorioak.
  • Eta ondorioak zein diren jakiteko, informatu ondo.

Botepronton

Botepronton. Gaztea zarela, Tolosakoa, eta zure herrian gertatzen den gai askoren inguruan zalantzak, proposam
enak dituzula? bota hemen zure galdera edo proposamena eta erantzuna ematen edota bideratzen saiatuko gara; gazte lokalak direla; ekimen berri bat duzula buruan eta ez dakizula nola bideratu, eta nora jo; musika talde bat osatu duzuela eta entsegu lokalik ez duzuela edo jotzeko aukeren bila zabiltzatela; gazte lokalen inguruan araudia ezagutzen ez duzuela; atzerrira lan bila edo ikasketak burutzera joan nahi eta nora jo ez dakizula; lana egin nahi duzula; elkarte bat eratu nahi duzuela; diru laguntza bat eskatu nahi duzula...

Edozein zalantza edo proposamen duzula bota hemen galdera!!!!!!




Askotan OSASUNA gaixotasun eza moduan ulertzen dugu, baina hori ez da nahikoa!!!, Ongizate fisikoaz gain, ingurune sozial lagungarria izatea eta emozionalki ondo sentitzea beharrezkoa da.
Ezinbestekoa da NORK BERE GORPUTZA EZAGUTU ETA MAITATZEA osasuntsu egoteko.
“Osasuna zaintzeko”  bidean kezka eta zalantza ugari sortuko zaizkizu eta Osakidetza eta Osasun Publikotik horiek argitzen lagundu nahi dizugu.
Hona zenbait aholku:

  • Elikadura orekatua  eta askotarikoa izateak lagundu egingo dizu pisu osasungarriari eusten eta gaixotasunak izateko arriskuak gutxitzen.
  • Jarduera fisikoa egiteak lagundu egingo dizu osasuna eta ongizate-sentsazioa hobetzen.
  • Agertu zure sentimenduak, beste pertsona batzuekin zure sentimenduei buruz hitz egiteak lagundu egingo dizu dena beste ikuspuntu batetik ikusten.
  • Zaindu harreman sozialak, zure adiskideekin eta maite dituzun pertsonekin dituzun harremanei eustea garrantzitsua da.
Gai hauen inguruan edo osasunarekin erlazionaturiko beste edozein gaietan kezka edo zalantzak sortzen bazaizkizu edo osasun-arazo baten aurrean bazaude, HEMEN GAUDE ZURI LAGUNTZEKO PREST!!!