IHP-ren iraunaldia eta berrikuspena.

IHPn nabarmendutako ezaugarriak eta printzipioak ikastetxearen egunerokotasunean hartutako erabakiak arroizetzeko lelo izan behar dira. Horrenbestez, funtsezkoa da IHPk berak hainbat jardunbide eta irizpide ezartzea, dokumentuaren indarraldia eta legitimazioa bermatzeko.



IHP berrikuzteko eta eguneratzeko jardunbideak eta irizpideak ere ezarri behar ditugu


Orientazio gisa, honako hauek aipatu ahal ditugu:
  • IHPren edukiak lantzea familiekin ditugun bileretan.
  • IHPren edukiak azaltzeko momentuak eta bideak Harrera Prozesuan txertatzea.
  • IHPren ideia garrantzitsuenak komunitateari zabaltzea: leku berezietan kokatutako panelak, web orriak, triptikoak, etab.
  • IHP ezagutaraztea matrikula-prozesuetan.
  • IHP aipatzea ikastetxearen lehenagoko planetan¬† eta etorkizunekoetan (Zuzendaritza-plana...)
  • Hezkuntzako estamentu guztien iradokizunetan bilketa sistematikoa erraztea.
  • IHP eguneratzeko premiaren berri emango duten adierazleak ezartzea: langile-kopurua nabarmen aldatu da, dokumentua edo bere atal bat aldatzea aldarrikatzen duen masa kritikoa handia da, ikastetxeko zuzendaritza aldatu da, ildo metodologiko garrantzitsuenen legitimazioa eta horiekiko loturak txikiak dira, eta abar.
  • AJAn adierazle horitako batzuk jasotzea iradokitzen da eta, halaber, lauzpabost urtean behin hezkuntza-komunitateak IHPrekiko atxikimentua eguneratzeko ekintzaren bat gauzatuko duela zehaztea.
SelectionFile type iconFile nameDescriptionSizeRevisionTimeUser
Comments