4.2. Irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak

Kurtsoen garapenerako ikaskuntza-irakaskuntza prozesua planifikatu egingo da baldintza kontrolatuetan garatzen dela ziurtatzeko. Ondoko azpiprozesuaren arabera garatuko da, bertan oinarrizko prozedurak identifikatzen direlarik:

Harrera

Azpiprozesu honetan zehazten da ikasleei ikasturtearen hasieran edo ikastetxera sartzean ematen zaien informazio zehatza: ikastetxearen antolaketa, funtzionamendua eta jarduerak.

Programazioa

Programazioak puntu hauek argi zehazten ditu: lortu beharreko gaitasunak edo helburuak, edukiak eta aurreikusitako jarduerak (haietako bakoitzean erabiltzen den sekuentziazioarekin, iraupenarekin, metodologiarekin eta baliabideekin) eta ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak. Gainera, ikastetxeko ereduaren arabera eginak egon behar dira.

Ikasgelako jarduerak

Ikasgelako jarduerak bat etorri behar dira programatutakoarekin. Besteak beste, irakasle-koadernoan, ondoko ebidentziak jasotzen dira: jarduera-plana, nola garatzen den planifikatutakoari begira, ordutegia, matrikulatutako ikasle-asistentziaren kontrola eta egindako ebaluazio-jarduerei buruzko ohar eta kalifikazioak.

Ebaluazioa

Ondorengo puntuak zehazten dira: ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak, ebaluazioaren  emaitzak ikasleei edo familiei entregatzea, erreklamazioak egiteko prozedurak eta emaitzen arabera aplikatu beharreko errefortzu-neurriak.

Orientazioa eta tutoretza

Banakako eta taldekako orientazio- eta tutoretza-jarduera guztiak eta biltzen dira.

Aniztasunaren trataera

Aniztasunari erantzuteko dauden programak eta kudeaketa jasotzen da.

Elkarbizitza prozesua:
Bi helburu nagusi lortu nahi dira:

o Gela barruan ikasi eta irakatsi ahal izateko behar-beharrezkoa den giro egokia
bermatzea.

o Gelatik kanpora ere, institutuan bertan edota institutuak antolatutako edozein  jardueratan pertsonen arteko elkarbizitza bermatzea eta eraikuntza,
tresneria,...  behar bezala zaintzea.

Hizkuntza Proiektua: Normalkuntza plana, hizkuntzen trataera bateratua eta esperientzia eleaniztunak.

Prozesuak gainbegiratu eta kontrolatzeko, kontrol planak prestatuko dira (KP02XX)
zehaztutakoak zenbateraino bete diren kontrolatzeko irizpideak definituz.
SelectionFile type iconFile nameDescriptionSizeRevisionTimeUser
Comments