1.Sarrera eta #sareak


ELKARLANEAN...



Heziberri 2020-ri, eta aurretik izan ditugu Hezkuntza Administrazioek ezarri dituen eredu pedagogiko berriztuei erantzuna emateko, formazioa eta informazioa eskuratzeko, eta azken finean, behar den bezala egungo gizarteari erantzuteko, KOOPERAZIOA ezinbestekoa da.

Jakin badakigu tradiziozko eskola eraldatzeko premia dugula eta erronkari ekiteko KEMENA eta KONPROMISOA ezinbestekoak direla. Bidaia "adimen sarean" emankorragoa delakoan gaude.  

Hori dela eta, site hau biltegia izateaz gain, sarea sortzeko deia ere bada.                Irudiaren iturria

Erabili Iruzkin (comentarios) atala gurekin harremanatzeko. Sarearen kidea izaten lagunduko zaitugu.



TWITTER-EN HASTEKO






TXIO-TXIOKA



Twitter
-en komunitateak baino sare handiagoa sor dezakegu. Irakasle eskuzabal askok partekatzen dute dakitena. Albisteak ere jartzen dira (gai baten inguruan egunean egoteko). Horretaz gain elkarrizketak sortzen dira, zeinetan zalantzak, iradokizunak eta abarrak jartzen diren.
IKASTEKO eta PARTEKATZEKO GUNE APARTA DUGU!
  • Irakurri hashtag (etiketa) batean dagoen informazioa. Ez da beharrezkoa kontua izatea. Beraz, aurrera!
  • Kontua baduzu, erabili gure hastag-a aurkitzeko zuk jarriko duzun informazioa! #LHberriztatzen_B04







Aurkikuntzak partekatzeko


Comments