Zuzentzeko irizpideak

EUSKARA ETA LITERATURA / LENGUA VASCA Y LITERATURA (11-12 ikasturtea)


ZUZENTZEKO IRIZPIDEAK

A1/B1 IRAKURMENA ( 4 puntu guztira)


Bi ariketa mota daude, ULERMENA (2 puntu) eta GAIA ETA LABURPENA (2 puntu).

ULERMENA:


Ariketa hauen helburua idatzizko ulermena neurtzea da. Beraz, ariketa itxia bada, hau da, aukera anitzeko galderak edota egia/gezurra erakoak kasu, erantzun zuzenak emango zaizkio zuzentzaileari, zuzendu ahal izateko. Erantzun okerrengatik ez da zigorrik izango. Galde-erantzun erako ariketetan, ematen den erantzuna testuaren beraren kopiatze hutsa denean, galdetzen denari erreparatu gabe, zigortu egingo da. Zuzentasunari dagokionez, ikasleak tarteka sistematikoak ez diren akats ortografiko txiki batzuk edo eta gaizki ulertuak sortzen ez dituzten akats gramatikalak egitea ez da zigortuko.

GAIA ETA LABURPENA


Gaia: lauzpabost esaldi aurkeztuko zaizkio ikasleari, horien artean aukeratu dezan bere iritziz testuko gaia laburbiltzen duena. (Guztira 0,5).

Laburpena / Ideia nagusiak: Laburpenean, ikasleak sintetizatzeko duen gaitasuna neurtuko da. Ikasleak sortzen duen testuak “josia” behar du. Testuaren laburpena egitean estilo zuzena eta zehar estiloa, guztiak onartuko dira. Beraz, ez da txartzat emango “autoreak dio” edo “idazleak dio” eta horien antzeko egiturak erabiltzea.

Ideia nagusiak zein diren esateko orduan, berriz, testuan agertzen diren jarrera, ikuspegi edo argudio-ildo garrantzitsuenak antzemateko gai den neurtuko da. Ideiok ez dira bata besteari lotu behar eta eskema baten modura aurkeztuko dira. Egiturari dagokionez, ontzat emango da bai izen-sintagma egitura erabiltzea eta bai perpaus-egitura erabiltzea ere. Hitz batean, forma kontuez haratago, testua ulertu duten antzematea da helburua. Horrexegatik, Laburpenean eta Ideia nagusiak adieraztean ere, ez da zigortuko zuzentasunari eta ortografiari dagokienez, ikasleak tarteka sistematikoak ez diren akats txiki batzuk edo eta gaizki ulertuak sortzeko modukoak ez diren akatsak egitea. (1,5 guztira).

A3/B3 IDAZLANA ( 5 puntu guztira)


Idazlanaren kalifikaziorako kontuan hartuko da ea eskatutakoari zuzen eta egoki erantzun zaion, beharrezko informazioa aukeratu duen, era logikoan ordenatu eta lotu duen, eta hizkuntza baliabide aberatsak, askotarikoak, zehatzak eta zuzenak erabili dituen.

Idazlana garatzeko gidoia ematen denean, gogoan izan behar da gidoiko puntuek lagungarri izan nahi dute ikaslea adarretatik ibil ez dadin eta gaiari hel diezaion. Baina ez da nahitaezkoa puntu guztiak garatzea.

Zuzentzeko erabiliko diren irizpideak eta maila bakoitzari dagokion adibidea:

4-5 puntu:
  • Testua, eskaturikoari lotzen zaio eta ondo antolaturik dago.
  • Erabiltzen diren ideiak eta argudioak ongi loturik eta garaturik daude.
  • Aukeratu den edukia esanguratsua da gaiaren garapenerako.
  • Erregistro egokia erabiltzen da eta lokailu, lexiko eta egitura sintaktiko aberatsak erabiltzen ditu.
  • Ortografia eta puntuazioa zuzenak dira
“ XV. mendean Guttenberg-ek inprenta asmatzeak mesede itzela egin zion garaiko kulturari. Garai hartako idazleak ez ziren negarrez hasi haien lanak mundutik barreiatzean; ordea, izugarri poztu ziren haien ospea eta ohorea handituko baitziren. SGAE handik egotekotan Inkisidoreen antzera arituko zen inprenta ilegalen bila, kononen bat kobratzeko edo!.”


3-4 puntu:
  • Testuak ez du ia akatsik; izatekotan, oso akats txikiak dira, inola ere ez sistematikoak.
  • Erabiltzen diren ideiak eta argudioak bata besteari loturik eta garaturik daude.
  • Egitura sinpleen ondoan aberatsagoak ere erabiltzen ditu (lokailuak, menderagailuak, etab.).
  • Erregistro egokia erabiltzen da.
  • Ortografia ondo menderatzen da, oro har, tarteka akatsen bat edo beste egin arren.
“Horrela, errezagoa bihurtu da klaseako lanak egitea, beste pertsonekin informazioa alderatzea blog-etan... Baina saretik liburuak, musika, jokoak.... Jaisterakoan egileen eskubideekin topatzen gara, eta, horrekin batera, Egileen Elkartearekin (SGAE). Hauek haien lanak Internetetik jaso ahal izatearen kontra protestan dabiltza, sarean dauden web orriak musutruk baitira usuarioentzat eta, horregatik, kexatzen dira haiek, jendeak ez ditu dendetan erosten.”


2’5-3 puntu:
  • Idatziak zenbait akats ez sistematiko du edukian edo forman. Gabeziek, nolanahi ere, ez dute oztopatzen testua ulertzea.
  • Egitura sinpleak erabiltzen ditu orokorrean.
  • Argudioak edo ideiak urriak dira edo ez daude guztiz garatuak edo errepikatu egiten dira.
  • Ideien eta egituren arteko eta koherentzia eta kohesio arazoak baditu ere, hauek ez dute ulergarritasuna oztopatzen.
  • Ortografia eta puntuazioan akats txikiak ditu.
“Ni XXXXXXXXX naiz eta musikaria naiz. Pasaden astean Interneten sartu nintzenean ikusi nuen edonork nire abesti berrienak jaits ditzakeela ordaindu barik. Momentu hartan, oso kezkatuta geratu nintzen pentsatu nuelako nire karrera profesional amaituko zezakela, ez zait gustatzen lan egitea dohanik.”


1-2’5 puntu:
  • Testua ulergaitza egiten duten akatsak ditu.
  • Egitura sinpleak erabiltzen dituen arren, hauetan ere akatsak egiten ditu.
  • Ulergarritasuna oztopatzen duten akatsak ditu tarteka.
  • Ortografian, arruntak diren hitzetan oinarrizko akats larri batzuk egiten ditu, baina ez sistematikoak.

1etik hurbil dagoen testu zatia:

“Nahiz eta gustatzen zaidan jendeak entzun nauela gustatuko litzaidake legearen bidez izango zela. Horregatik, zure laguntza eskatzen dizut zeren eta uste dut arazo honetan neurri gogorrak ipiniko behar direla. Hala ere, ez dut nahi jendeak entzuteari usten nauela neurriengatik. Orduan, ez dakidanez zer egin dezaket zure aholku edo emaitza entzutea gustatuko litzaidake.”

2,5era hurbiltzen den testu zatia:

“Nire ustez, ulertzen dut diskoak garestiegiak direla baina beste lagun musikarien iritsia Internetetik musika jaistea debekatu behar dela da baina nik uste dut zure taldeak (SGAE) ipin dezake lege bat esaten ordaindu behar dela Internetik kultura jaisteagatik.”

0-1 puntu:
  • Testua ulergaitza egiten duten akats sistematikoak ditu.
  • Egitura sinpleak erabiltzen dituen arren, hauetan ere akats nabarmenak egiten ditu.
  • Nabarmen geratzen dira komunikazio eta hizkuntzari buruzko gabeziak.
  • Nabarmena da eskatutako hitz kopurura ez dela iritsi.
  • Oinarrizko akats gramatikal larri ugari egiten ditu (ergatiboa, komunztadura, konpletiboak...).
“Nik ez daukat ospetsurik; baina gustatuko nuke nire abestiak ospetsua daukate.
Zergatik? Deno guztiek hona, nire musika entzun ahal izango lukete.
Horregatik, nire abestiek saretik jaitsi behar dute. Munduko jendea nire musika entzun behar dute, ona delako.”

OHARRAK:
  • Gainditu ahal izateko, testua eskatutakoari lotzen zaiola bermatuko da.
  • Azterketa bat suspenditzeko dagoen argumentu bakarra hitz kopurua denean, oso nabarmena izan behar da hutsegite hau.
  • GOGORATU honako hau idazlanaren emaitza ipintzean .

Idazlanaren balioa
1etik 10erako eskalan
5
10
4,5
9
4
8
3,5
7
3
6
2,5
5
2
4
1,5
3
1
2
0,5
1
Comments