Puntuazioa

Gaurkoan, puntuazio arauak berrikusiko ditugu (jatorria: azpidazki).

KOMA (,)

Pausa laburra adierazten du. Honako kasuetan erabiltzen da batik bat:

Enumerazioetan.

  • Esaldian funtzio bera duten segidako elementuen artean eta tarteko lokailurik ez dagoenean.

Perpaus konplexuetan.

  • Menpeko esaldia eta nagusia bata bestearen segidan datozenean, tartean inolako lotura-hitzik gabe.
  • Esaldiaren hari nagusia hausten duten osagaietan, baita aposizioetan ere.
  • Deiki edo bokatiboa bereizi behar denean.
  • Ondoko terminoek ere koma behar dute: hau da, hots, esate baterako,azkenik, hala ere, adibidez, dena den, izan ere, beraz...
  • Ez jarri koma bakarra subjektuaren eta aditzaren artean.
*Itzulpengintza juridiko-administratiboa, hizkuntz normalizaziorako ahaleginen ondorioa da.
  • Hala ere, betegarri edo osagarria sartuz gero, badaukagu subjektuaren eta aditzaren artean komak jartzea.

PUNTU ETA KOMA (;)

Komak baino pausaldi luzexeagoa adierazten du.
  • Ideien unitate logiko bereko bi klausula independenteren artean jartzen da.
  • Ideia beraren bi alderdi desberdin adierazten dituzten bi klausulen artean.
  • Komaz mugatutako parteen barruan beste komaren bat sartzean.

BI PUNTU (:)

Bi puntuek ere pausaldi luzea adierazten dute. Honako kasuetan erabiltzen da, batik bat:
  • Norbaiten edo nonbaiteko hitzak bere horretan testura ekartzen direnean.
  • Ondorengoa aurrekoaren argibide edo adibide dela adierazteko.
  • Orduetan.

PUNTUA (.)

Puntuak esaldiaren azkena markatzen du. Pausa osoa adierazten du. Honako kasuetan erabiltzen da:
  • Zentzu osoa duen periodoaren bukaeran. Paragrafoaren amaiera markatzen duenean, puntu eta aparte egiten da.
  • Laburduretan: adib. ("adibidez" irakurriko da); etab. ("eta abar"). Baina ez kontzeptu, magnitude, unitateak eta abar adierazteko jartzen diren ikurretan: m, kg, eta $...
  • Zenbakien ondoren, "-garren"-en ordez.

ETEN-PUNTUAK (...)

  • Enumerazioa edo esan nahi denaren zentzua irekia uzteko modua da.
  • Aipuetan, osorik ematen ez direnean.
  • Isildu nahi duguna tartean geratzen bada, parentesi artean paratuko ditugu eten puntuak.

GALDERA-IKURRA (?)

  • Galdera-ikurra galdera-esaldiaren bukaeran baino ez da idazten.

HARRIDURA-IKURRA (!)

  • Harridura-ikurra esaldiaren bukaeran bakarrik idazten da.
  • Harridura ez ezik, beste ñabardura batzuk adierazteko ere erabiltzen da, hala nola, agindua, kexua, etab.

PARENTESIA [()]

  • Bidenabar zerbait aipatu nahi edo daturen bat tartekatu nahi denean erabiltzen da parentesia.

MARRA LUZEA (–)

  • Parentesien antzera, datu edo argibideren bat tartekatzeko marrak erabiltzen dira.

MARRATXOA (-)

  • Elkarrizketetan.
  • Izen arrotzei atzizkia eransten zaienean.
  • Lerroz aldatzean, hitzak zatituta geratzen direnean (Euskaltzaindiak hitzak silabaka zatitzea gomendatzen du; adibidez, bur-tsa, guk, lan-gi-le-rik...).
  • Hitz elkartuetan (ez beti; batzuetan aukerakoa da). Ikus araua.

KOMATXOAK (" ")

  • Norbaitek esana edo idatzia hitzez hitz jaso nahi denean komatxo artean jartzen da.
  • Era berean, komatxo artean idazten dira lan artistikoen izenburuak, liburu eta artikuluenak, izengoitiak, beste hizkuntzetatik hartutako terminoak edo ironiazko zentzuan erabiltzen diren hitzak.
Comments