Atalez atal‎ > ‎

Moldatu esaldiak

Azken Hautaprobetan eskatu izan duten legez, MOLDATU ESALDIAK atalean, esaldiak moldatu behar dituzu lokailu, juntagailu edo menderagailu jakin batzuk erabiliz.

PERPAUS ELKARTU MOTAK

(ARIKETAK EGIN)

JUNTADURA

(ikus azalpen osoa)

Maila bereko perpausak elkartzen ditu. Zenbaitetan alborakuntzaz (juntagailurik gabe) elkartzen dira, baina gehienetan juntagailuen bidez elkartzen dira.

Ez da merkea, baina polita da.

MENPERAKUNTZA

(ikus azalpen osoa)

Perpaus bat (menpekoa) beste baten barruan txertatzen da (nagusia). Perpausen arteko lotura menperagailuen bidez bideratzen da.

Amak esan du ez dela etorriko (menpekoa bukaeran)

Zu etorri zinenean, ohean sartu nintzen (menpekoa hasieran)

TESTU MAILAKO LOTURAK

(ikus azalpen osoa)

Testu bateko perpausen artean dauden esangura aldetiko loturak adierazteko, lokailuez baliatzen gara.

Ez dut inoiz ikusi; dena den, berehala ezagutuko nuke.

Oso aukera ona zen; Jonek, ordea, berria nahiago izan du.



Hau guztia begi-kolpe batean ikusteko, begiztatu ondorengo aurkezpena:

Comments