1.- ZER DA HAURTXOKOA?




Haurtxokoa ikasturte osoan zabalik dagoen jolastokia da. Etxarriko Udalak sustatutako gunea da, baina eguneroko zainketa lanak gurasoek egiten dituzte, txandaka. Jolastoki hori Musika Eskolako gela batean dago kokatua.
Helburua da Etxarriko haurrek eta gurasoek beste haur eta gurasoekin jolasteko toki bat izatea, gurasoek beraiek kudeatua.