ORRI NAGUSIA


Irakurmena irakasmaila guztietan lantzen da. Hori dela eta, ondo irizten diogu aurtengo jardunaldietan iaz hasitako lanaren beste atal bat lantzeari: iaz, ahozko eta idatzizko ulermenari eta adierazpenari buruzko prozesuak aztertu ondoren, praktika onen dekalogoak sortu genituen, eta, aurten, idatziaren ulermena jorratu nahi dugu.

 

Idatziaren ulermenaren dekalogoa ardatz hartuta, hauxe lortu nahi dugu: parte-hartzaile bakoitzak ulermena lantzeko jarduera bat –bere ustez ikasgelan ondo atera den jarduera– azaltzea.

 

Webgune hau zuek bidaliko dituzuen irakurmeneko jarduerak biltzeko lekua izango da. Jarduera horiek maiatzaren 19ko saioko lan-taldeetan partekatuko ditugu, eta gure baliabide-bankua osatzeko balioko digute.

 

Jarduerak bidaltzeko prozedura hau da:

  1. Txantiloia zuen ordenagailura jaitsi.
  2. Jardueraren gaineko datuak bete.
  3. Fitxategia honela gorde: etapa eta izena adierazi (adib.: HHanalago, LHpatxiurrutia, BHitsasogarmendia, Bkoldomitxelena…).
  4. Fitxategia posta elektronikoz bidali getxolinguae@gmail.com helbidera.

 

Jardunaldien lehenengo egunean, ordenagailuak ipiniko ditugu, proposatu nahi dituzuen jarduerak –boluntarioa da– bertan sar ditzazuen.

 

Maiatzaren 19an, lan-taldeak osatuko ditugu –etapen arabera–, eta parte-hartzaileok aukera izango duzue proposatu dituzuen jardueren berri taldekideei emateko.

 

 

Comments