Pentominoak

Zer dira pentominoak?
Ondoz-ondoko bost karratuz osatutako irudiak dira. Hau da, eta ondoz-ondoko karratuek  albo komun bat dute.
Definizio hori ezagututa, pentominoak irudikatzen hasi ziren ikasleak, eta guztira badakizu zenbat dauden? 12. Eta bakoitzak izen bat du:
Hego Kaliforniako katedratikoa zen Solomon W. Golomb-ek 1954. urtean, aurkeztu zituen lehenengoz matematikako munduan. Eta 1957. urtean, Scientific American aldizkarian argitaratu zen pentominoei buruzko lehenengo artikulua. Ordundik, asko ikertu dira, eta joku bezala ere askotan erabili dira.

Hamabi pentominoak erraz gogoratzeko, letren izenak ipini zizkien Solomonek: Horietako bost, FILiPiNo hitzetik hartu zituen, eta beste zazpiak alfabetoko azkenengo zazpiak dira: T, U, V, W, X, Y eta Z.

Pentominoekin jarduera desberdinak landu daitezke: puzzleak, simetriak, perimetroak eta azalerak...
Horixe ikusiko dogu hurrengo orrialdeetan.

Oharra: Pentominoen atal hau prestatzeko kide batzuen lan ederra erabili dut:


Subpáginas (2): Bestelakoak... Puzzleak
Č
Ċ
Eider Antxustegi-Etxarte,
9/3/2012 14:02
Ċ
Eider Antxustegi-Etxarte,
9/3/2012 14:08
Comments