Mosaikoak

Mosaikoa da irudiekin azalera lau bat guztiz estaltzen duen konfigurazioa. Baldintza hauek bete behar ditu:
  • Piezak ezin dira bata bestearen gainean jarri.
  • Azalera guztia estali behar dute; hau da, ezin da hutsunerik egon.
Seguru noizbait, puzzleren bat egin dozula. Beno ba, hor duzu mosaiko baten adibide bat.

Mosaikoan zehar errepikatzen den piezari tesela deritzo.
Teselen forma, posizio eta kolorea behar bezala konbinatuz, mosaiko ederrak sortzen dira. Eta horiek erabili dira artean urte askotan. Hona hemen Alhambrako mosaiko bat:


Mosaikoan errepikatzen den pieza hau da:

Modu asko daude mosaiko bat sortzeko. Sinpleenak dira poligono erregular batez osatutakoak, eta mosaiko erregularrak deritze.
Subpáginas (1): Mosaiko erregularrak
Comments