INTEF-ek (Instituto Nacional de Tecnologías educativas y de Formación del profesorado) Matematika irakasteko ehundaka item didaktiko eta Geogebraren Appletak argitaratu ditu Eskola 2.0 proiektu barruan, LH eta DBHko Matematikaren edukiak jorratzeko.
Item didaktikoak arbel digitalean edo ikasle bakoitzak bere ordenagailuan erabiltzeko diseinaturik daude. Horregaitik, Gauss Proiektuak hezkuntza komunitateari beste era bat eskaintzen dio sormena garatzeko eta Matematika irakatsi eta ikasteko.
Material hori guztia gazteleraz sortu eta argitaratu da dagoeneko. Site honetan, euskaratuta aurkituko dituzu DBHko jarduera batzuk, hain zuzen ere, hainbat irakaslek GARATU eta IRALE programetan itzuli dituztenak. Azken horiek EIMA programaren hizkuntza-onespena jaso dute.
Gauss proiektua sortu eta jarduerak hauek asmatu eta landu dituztenak:
GARATU programa |