Oharrak

ZIHURTAGIRIA LORTZEKO BALDINTZA

Gogorarazten dizuegu, ziurtagiria jaso ahal izateko, bertaratu beharreko saioen %80a betetzea ezinbesteko baldintza dela.
 
 
2010/11/30ean NORAK IGORRITAKO PROPOSAMENA
 

Iepa Malerreka, Bertizarana eta Sunbilgo tailerkide horiek,

Asteko eta behin, eskerrak eman mezu honi arreta jarriko diozulako, jakin dakidanean, zein punturarte lanpetuta gabiltzan egun hauetan. Beraz, aitzinetik doala esker mile aunitza.

Tira ba, aurtengo ikasturteko planteamendua nahikotxo irekia (irekiegia seguruenera batzuen zalantza mordoxka tarteko) dela jakinta, bidea erreztu nahiko lizueken  proposamen batekin natorkizue, ea zer iruditzen;

1.- Asteko eta behin, bihar bertan –mezu hau igortzen den egunaren biharamunean- listhings izeneko tresna digitalean MALERREKA taldeko kide izateko gonbidapen bat jasoko duzue denek:

                “Asunto” edo gaiean zera erranen du:

I want to share my notes with you

(itzulita, gutxi gora behera: nire oharrak zurekin partekatu nahi ditut)

  

2.- Mezuan bertan listhings-eko gure taldean (MALERREKA) alta eman ahal izateko lotura bat ikusiko duzu (hizki urdinetan, hemen zirkulu gorriaz inguratua).

 

3.- Lotura (aktibatutako hizki urdinak) horren gainean zapatu ezkero, bertze orrialde bat irekiko zaigu, listhings-erako atea hain zuzen ere.  Hemen gorriz borobildutako “sign up” berdearen gainean zapatuko dugu:

 

4.- Orain artekoa ongi egin baduzu, honako pantailan izanen zara:

“Type in your e-mail” dioen laukizuzenean, mezu hau jaso duzun e-posta helbide bera idatzi.

“Choose a password” dioenean berriz, zuk nahi duzun pasahitza paratu, zuretako baino ez dena izanen, eta doike, sartuko zaren aldiero gogoratu beharko duzuna.

 

5.- TATXAAAAAANNN!! Barnean zaude. Orain bigarren lantxoa dator.

6.- Hemendik aitzinerakoan tarteka post-it gorri batzuk aurkituko dituzue kortxoan, horiek nik igorritako “etxekolanak” izanen lirateke. Asmoa tailer hau goxo-goxo joan dadila denez, trankil egon, gauza sinpleak baino ez dira izanen, gure arteko kontaktua galdu ez dadin helburu dutenak batik bat; topagune iraunkor xamar bat izan dezagun, zalantzak, proposamenak, ekarpenak zein iritzi eta kritikak jasotzeko gune ez presentzial eta asinkronikoa.

7.- Bertze zerbait: gure arteko  komunikazioan “zarata” gehiegi izan ez dadin, ongi baderitzozue, nik beti post-it gorriak erabiliko ditut. Zuetako talde bakoitzari dagokio bere kolore finkoa aukeratzea (jakin dezagun zein taldearen erantzuna ikusten ari garen), zalantzetarako post-it beltza erabili dezakegu  eta “harrikada pertsonaletarako” berriz, bertze post-it gris hau erabiliko dugu:

Oharra: post-it-en kolorea aldatzeko modua:

Behin kolorea hautatua duzunean “done” zapatu leihoa isteko eta listo!

9.- Erne! Lehen post-it gorria (etxekolana) aste honetan bertan agertuko da. Gaurkoagatik hemen ere uzten dizuet, baina aitzinerakoan kortxoan eta hor baino ezin izanen da post-it gorririk ikusi:

 

Bertzerik ez…gaurkoz. Animo bada!! Sarri artio,

Nora

 


publicado a la‎(s)‎ 21 sept. 2010 3:30 por LekarozkoILZ Lehen Hezkuntza   [ actualizado el 16 nov. 2010 2:46 por Lekarozko ILZ Haur Hezkuntza ]


1-1 of 1