Eibarko Berritzeguneko Orientatzaileen mintegiak

Islandia

Ongi etorri denei,
Gune hau orientatzaileen mintegian erabiliko diren baliabideak biltzeko sortu da. Gure eskualdeko orientatzaileei zuzenduta egon arren irakasleentzat ere erabilgarria izan daitekeelakoan gaude. Beraz, baliabideak irakasleen artean ere zabal daitezke, hala baderitzozue.

Antolaketa sinplea izango da: ikasturtea eta barruan saioak. Mintegiaren saio bakoitzean erabiliko den dokumentazioa jasoko dugu eta oso aberatsa izango da denontzat zuek sortutako edota erabilitako baliabide, dokumentu eta abarrak jartzea. Horrela, gunea denon artean osatuko dugu eta egindako lana elkarrekin konpartitu.