2013-2014 Mintegia

Egitasmo honekin hiru urte daramatzagu eta pixkanaka gure ametsa errealitate bihurtzen ari da, dagoeneko gure eskualdean LHko 13 ikastetxe, BHko 7 eta 2 ikastolak IK/KI programa ezagutu eta zabaldu dute fase desberdinetan. Batzuk oraindik HASTAPEN mailan, beste batzuk OROKORTZE mailan eta batzuk SENDOTZE mailaren bidean.

Orokortze eta sendotze faseari helduko diogu ikasturte honetan, beraz, bi konpromiso nagusi bete behar ditugu

1. Irakasle bakoitzak, bakarka, arlo edo/eta talde batean IK/KI programa era sistematikoan aplikatzea

2. Norberaren ikastetxean irakasle talde bat programa era sistematikoan aplikatu bitartean,bigarren irakasle talde bat IK/KI programaren hastapenetan sartzea.


Baikorrak izan eta bidea elkarrekin egingo dugu

  

Ikasketa Kooperatiboa ‎‎‎(IK/KI)‎‎‎ Mintegia