SARRERA


Orain dela lau ikasturte, Hezkuntza-sisteman hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa lantzeko Gida Plana atera zenean, Eibarko berritzeguneak beste berritzeguneekin batera zonaldearen beharrei erantzuteko mintegia abian jarri zuen. Hasierako mintegian parte hartu zuten  8 irakasleei hurrengo ikasturtean beste batzuk  gehitu zitzaizkien. Gauzak horrela, ikasturte bakoitzean partaide guztien  ekarpenekin site bat osatu izan  dugu eta  ibilbide  horretan aurtengo sitea laugarrena izango da. Zorionez,  urte hauetan berritzegunera bertaratu izan diren irakasleak asko izan dira  eta bakoitzak mintegiari  bere ekarpena eta bere ikuspegia gehitu dio. Lan horren emaitza azpian dituzun site ezberdinetan dago. Eskerrikasko denoi emandako iritzi, aholku, baliabide eta ekarri duzuen umorearengatik.  Eta bide batez, ongi etorri aurtengo mintegikide berriei!

https://sites.google.com/site/g03hezkidetza/



https://sites.google.com/site/g03hezkidetza201415/


HEZKIDETZA 2015-16
https://sites.google.com/site/g03hezkidetza201516/