JUSTIFIKAZIOA

       
        Izenburu honekin euskal pilota ezagutzeko,
hastapenerako eta jokatzera bultzatzeko
joku desberdin batzuk garatu nahi dira.

        Joku hauek 5. eta 6. mailako ikasleei zuzenduta daude.

        Honetarako, Eskupilota, Zesta-Punta, Pala...
praktikatzeko aukera emango zaie baina ezagutzen ez duten 
joku batzuen bitartez
(“Kiniela”, “Hamarretik Behera”, “Zu hor eta Ni hemen”...).
        Benetako joku arautuaz ez gara ahaztuko 
eta nola jokatzen den ere azalduko zaie.
Aldi berean, kirol hauek gure Ondare Kulturalarekin duten
erlazioa erakutsiko zaie.