IRAKASLEA IKASLEEI

 

Ebaluazio tresna bezala batez ere BEHAKETA erabiliko dugu.

Aldi berean, Unitatearen amaieran bete beharko duten txostena ere oso ondo etorriko zaigu informazio gehiago izateko.

 EBALUAZIO ADIERAZLEAK

  • Kirol bakoitzaren izena eta ezaugarri nagusienak ezagutzen ditu
  • Pilota eskuz 3 aldiz baino gehiagotan jarraian jotzeko gai da
  • Pilota saskiz jarraian 3 aldiz hartzeko eta botatzeko gai da
  • Pilota palaz 3 aldiz baino gehiagotan jarraian jotzeko gai da
  • Pilota erraketaz 3 aldiz baino gehiagotan jarraian jotzeko gai da
  • Jokatutako jokuekin disfrutatzen du
  • Bere saiakera eta lagunena baloratzen du
  • Pilotaren jokua gure kulturaren parte bezala baliosten du

 

EBALUAZIO IRIZPIDEAK (Curriculumetik hartutakoak)

  • 2.- Pilotak edo beste tresna higikor batzuk jaurtitzea, pasatzea eta horiei harrera egitea -kontrola galdu gabe-, eta horrez gainera, horiek eskatzen dituzten mugimen-jarduerak betetzea; halaber, jarduerak jokalekuaren, distantzien eta ibilbideen arabera egokitzea.
  • 4.- Jolasak eta kirol-jarduerak egitean, pertsona bakoitzaren ahalegina eta taldekideekin egiten diren harremanak funtsezko baliotzat hartzea, eta horiei jarraiki jardutea.
  •  6.- Jarrera aktiboa agertzea, egoera fisikoa oro har hobetzeko; horretarako, bere jarduna gorputzak eta mugimenduek dituzten aukeren eta mugen arabera egokituko du.
  • 9.- Tradizio ludikoen eta tradizio fisiko nahiz kirol-tradizioen gizarte- eta kultura-kutsu aintzat hartzea, euskal kulturako eta beste kultura batzuetako balioak errespetatzeko eta baliosteko