BerbaProbak Esakuneak

2019ko Berba Probak

Esakuneak:

  1. Aurbeheran santu guztiek laguntzen dabe.
  2. Anpulu bako negarrak, minik ez.
  3. Atzo sartu zan oinutsik, gaur egin da nagusi.
  4. Bakotxak bere taloari zirri.
  5. Barikuaren atzetik zapatua.
  6. Barriketak urrezko, eginak zurezko.
  7. Berbako personea izan leiteke, mutua izan arren.
  8. Bolo-bolo dabilena, etxetik urtena.
  9. Edozein ulek bere gerizea.
  10. Ekilikua, hil ostean ekarri medikua.
  11. Erromes joan, lekua gal.
  12. Guzur asko hauteskundeetan, gerra denporan eta ehiza ostean.
  13. Hamar gizon onetatik, bederatzi amagaitik.
  14. Harrokeria mihinean, fraka zaharrak soinean.
  15. Hazi txikitik arbola handia.
  16. Ikasteko, isildu eta entzun.
  17. Isilik eta callando, ezpabere makillando.
  18. Jaio eta hil, danak bardin
  19. Katua, txakurren atzean.
  20. Kea eta lotsea, behin joan ezkero, etorri ez.
  21. Joate alaiak, etorrera tristeak.
  22. Kaka egin baino lehenago eperdia garbitzen.
  23. Kuartillo bat, zelogarri; azunbrerdi, kontsolagarri; handik pasau ezkero, larregi.
  24. Laguna eta ardaoa, zaharrak.
  25. Lapikoan koiperik ez, mihinean bai.
  26. Lapur handiak txikia urkatu.
  27. Lapurrak eta maitaleak ilunpetan.
  28. Lapurrak han eta gantzeruak hemen, edonon beti ostuten.
  29. Laratzuak dana entzun eta beti isilik.
  30. Lehenengo jakin, gero berba egin.
  31. Mahaira balea lez, beharrera barea lez.
  32. Marti guzurti, gaur euri, bihar eguzki.
  33. Mozkorrik txarrena urarena.
  34. Negarra eta barrea, umeen legea.
  35. Negarrez jaio, negarrez hil.
  36. Ogi barik bakerik ez; bake barik, ogirik ez.
  37. Ohe beroak, armozu hotz.
  38. Ohea hutsituten dogun bitartean, ondo gagoz.
  39. Oholtzak begiak, sasiak belarriak.
  40. Oiloak doaz otara, nire begiak lotara.
  41. Oinaztura handi eta euri gitxi.
  42. Okela txarrari, saltsa ona.
  43. Okerra behar danean, arteza.
  44. Ona eta merke, neuk bere hartuko neuke.
  45. Ondarrun antxoa eta Getarian bokarte, hainbeste alderik ez dago bien bitarte.
  46. Osasuna eta bakea, horreek edegiko dabe zeruko,atea.
  47. Ostu dozu jateko, ez zara infernuko.
  48. Otsorik ez danean, ardiak ausartak.
  49. Pagatzaile txarrari, epea motz.
  50. Pobreak ogi egiten, aberatsak jaten.
  51. San Blas, doministikuka ito naz.
  52. San Jose loratsu, martia kakatsu
  53. Saria, gogoaren zorroztarria.
  54. Sortzeko bide bat, hilteko hainbat.
  55. Sua, jana eta edana bizitzeko behar dana.
  56. Tabernatik datozenek burua bero eta hankak hotz.
  57. Taldean doanak ez dau txizarik bakarrik egiten.
  58. Teilatu zaharrak itogin asko.
  59. Tratu da tratu, itsua saldu eta tuertua (begibakarra) hartu.
  60. Zauri samina lagunak egina.
2019koEsakuneak.pdf

2019ko esakuneak PDF formatuan