Pertsonen deskribapena


Pertsona baten deskribapena egiteko, ez da haren ezaugarri guzti-guztiak aipatu behar, nabarmenenak soilik. Ondo deskribatzeko, adjektiboak erabiltzea ezinbestekoa da. Hona hemen erabil ditzakezun adjektibo batzuk:

    EZAUGARRI FISIKOAK

Ø  ADINA: zaharra, gaztea, heldua, nerabea... 

Ø  GORPUZKERA: altua (garaia), txikia (baxua), ertaina, lodia, argala, sendoa, lirana, tripaundia...

Ø  AURPEGIA: potoloa, biribila, alaia, tristea…

Ø  ILEA: ilehoria, ilegorria, beltzarana, ileurdina (ilezuria), burusoila, kizkurra, leuna, luzea, laburra, motza...

Ø  BEGIAK: handiak, txikiak, argiak, ilunak, kolore berdekoak...

Ø  SUDURRA: handia, zabala, txikia, kakoa...

Ø  AHOA: txikia, handia, ezpain lodiak, meheak...

Ø  BELARRIAK: handiak, txikiak, zorrotzak..

Ø  GORPUTZA:

·         ESKUAK/BESOAK: txikiak, handiak, iletsuak, finak...

·         ZANGOAK: luzeak, handiak, sendoak, lirainak...

·         OINAK: txikiak, handiak...

    EZAUGARRI PSIKIKOAK 

Ø  NORTASUNA: isila, berritsua, lotsatia, lotsagabea, urduria, lasaia, alaia, zintzoa, harroputza, ausarta, beldurtia, alferra, trebea, baldarra...

Ø  ZALETASUNAK: irakurzalea, kirolzalea, zinemazalea, erretzailea, musikazalea...

Ø 

    JANZKERA, ITXURA…


  ARIKETAK   

  1. Ulermena: "Gizon haren tasunik..."
  2. Hiztegia:                  
  3. Idazmena:   

     Idatzi maite duzun pertsona baten deskribapena. Ahal bada, itsatsi haren argazkia deskribapenaren ondoan.


Comments