Aurkezpena

Antigua-Luberri BHIko Euskara mintegiko irakasleek sortutako web-orria da honako hau.


Sitearen egitura

Site honetan, 2. Batxilergoko Euskara eta Literatura ikasgaiaren atal bat azaldu nahi izan da: Euskal Dialektologia. Ezkerreko zutabean ikusten da nola egituratu dugun gaia: Sarrera, Iparraldeko bi euskalkiak, Mendebalekoa eta Erdialdekoa.

Sarrera eta Iparraldeko bi euskalkiak atalak garatuta datoz. Mendebalekoa eta Erdialdekoa ataletan, berriz, ikasgelako apunteak eta zenbait lotura txertatu ditugu; baina ez, ariketak. Horiek Iparraldeko bi euskalkiak atalekoak eredu hartuta egin daitezke, nahi izanez gero.

Edukiak eta baliabideak

Hona, hurrenez hurren, zer lantzen den atal bakoitzean eta zer baliabide eskaintzen den.

  • Sarrera. Dialektologiari eta euskalkiei buruzko oinarriak azaltzen dira. Horretarako, ikasleentzako apunteak, Power Point formatuko laburpena eta web-orri batzuen loturak txertatu dira.
  • Euskalkiak. Lau euskalki literarioak hautatu ditugu lan honetarako. Horietako bakoitzak bere orrialdea du, eta guztietan erantsi ditugu apunteak euskalkiaren ezaugarriekin. Euskalkiekin erlazionatutako estekak ere aurki daitezke orrialde guztietan.¬†
  • Iparraldeko bi euskalkiak batera lantzeko proposamen garatua. Atal hau lantzeko bi aukera proposatzen ditugu:
    1.  Apunteak erabilita, nafar-lapurtarra eta zuberotarra bakoitza bere aldetik ikasteko aukera ematen dugu. Apunte horietan, edukiekin batera ariketak proposatzen ditugu, eta bi unitate gisa landu daitezke.
    2. Bi euskalkiak batera lantzeko aukera ikusi dugu. Horretarako, honako hauek txertatu ditugu site honetan:
      • bi euskalkien ezaugarriak erkatzen dituen aurkezpena
      • Ariketak atala
Site honetako eduki gehienak geuk eginak badira ere, beste hainbat irakasleren lan eta iritzietan oinarritu gara horiek sortzeko. Bereziki aipatu behar dugu Koldo Zuazoren lana, haren liburuetan oinarritu baikara gure apunteetako edukiak osatzeko. Gainera, hainbat web-orriz baliatu gara, eta irudi eta bideoak ere bildu ditugu. Horregatik eskertu nahi dugu guztion laguntza. Horrez gain, zuen (ikasleen) lanak ere ikusgai jarri ohi ditugunez, zuentzat ere gure eskerrik beroenak.