Oinarrizko gida

IRAKURLEAREN TXOKOAN IDAZTEKO GIDA

 
1. KOKAPENA

. Literatur lana hobeto ulertzeko eta kokatzeko lagungarri izan daitezkeen informazioak eta zertzeladak bilatu: idazlea, garaia, gizarte-egoera, generoa. Aipa itzazu genero horretan irakurri dituzun beste titulu edo idazle batzuk.

. Espresaerak: deskribapena, elkarrizketa, narrazioa...; zeinek du pisurik handiena? Hiru horietan aurkitu dituzun alderdi edo gauzarik nabarmenenak azaldu.

2. EDUKIA

. Zein da liburuaren gaia edo gaiak? Hau da, zertaz edo zeren inguruan ardazten da istorioa? Zer iradokitzen du liburuaren izenburuak? Obraren (edo narrazioaren) gai nagusia mugatu egin behar da, beraz, eta horretaz iruzkin labur bat egin.

. Zein da argumentua? Labur esanda, zer gertatzen da istorioan? Kontuan izan argumentua azaltzeko gertaera nagusiak baino ez dituzula bildu behar.

. Pertsonaiak landu. Batetik, protagonista eta antagonista -baldin badago-; bestetik, zure interesa piztu duten beste batzuk. Baten batekin identifikaturik sentitzen zara? Pertsonaia nagusien edo garrantzizkoen iruzkina ere egin daiteke: bakoitzaren deskribapena, izaera, jokabidea, obran duen funtzioa...

. Nor edo nortzuk dira narratzaileak , hau da, istorioa kontatzen dutenak?

3. FORMA

. Zailtasunik edo berezitasunik aurkitu duzu hizkuntzaren aldetik? Zelakoa da lexikoa? Eta hizkuntza, oro har? Zein hizkera darabil narratzaileak eta zein hizkera darabilte pertsonaiek?

. Aztertu denbora: erritmoa eta hurrenkera.

. Egituraketa: Argumentua osatzen duten gertakizunen garapena nola antolatua dagoen azaltzea da: autoreak aukeratu duen ordena (lineala da dena jarraian azaldua denean; ez da lineala horrela ez denean; izan daiteke lineala baina atal batzuk txertatuta...).

. Espazioa: leku konkretuak edota sinbolikoak.

4. ESTILOA

Gauzak ez dira beti zuzenean esaten; zeharkako bideak bilatzen ditu egileak bere errealitatea edo adierazi nahi duena azaltzeko. Honetarako, bada, estilo-baliabideak erabiltzen dira askotan. Irakurlearen Txokoan idatzi beharreko artikuluan ezinbesteko atala ez bada ere, ondo etorriko zaizu estilo-baliabideak ezagutzea. Irakurri duzun liburuan hauetako baliabideren bat nabarmenduko balitz, ez legoke gaizki aipatzea.

5. IRITZIA

Egizu liburuan gustuko eta ez hain gustuko dituzun alderdien balantze bat. Arrazoitu zure kritikak
edo zure laudorioak. Azkenik, liburuaren gaia, istorioa, tratamendua eta idazlearen edo pertsonaien
jokabideak eta iritziak aintzat harturik, emazu zeure iritzia argudio sendo eta ondo azalduak erabiliz. Atal hau oso garrantzitua da. Egin klik laguntza behar baduzu.

6. BIBLIOGRAFIA

Kontsultarako erabili dituzun liburu guzti-guztien datuak: Titulua, IDAZLEA eta (Argitaletxea) ondo bereiziz.

Bestelakoak

Beheko dokumentuetan klik eginez, Aixerrota BHIko euskara mintegiak irakurgaien lanketarako prestatutako gidak eskuratu ahal izango dituzue. Bertan, liburu baten lanketa egiteko ohar orokorrak eta urrats zehatzak topatuko dituzue.

Ċ
Maite Goñi,
Apr 7, 2012, 3:44 AM
Ċ
Maite Goñi,
Apr 7, 2012, 3:43 AM
Comments