Artikuluak idazteko jarraibideak

Irakurlearen txokoan idazteko jarraibideak eta baldintzak

  • Irakurgaia hautatu

    • XX. mendeko euskal autore batek euskaraz idatzia (ez da itzulpenik onartuko).
    • 150 orrikoa gutxienez.
    • Euskaljakintzan jada horri buruzko artikulua idatzia badago, ezingo da hautatu.
    • Bi ikaslek irakurgai bera hautatuz gero, lehenengo eskatzen duenari egokituko zaio.
    • Irakaslearekin hitz egin:
      • Irakurgaiaren egokitasuna bermatzeko
      • Behin betiko aukera jakinarazteko
  • Artikulua idatzi

    • Jarraitu Irakurlearen Txokoan idazteko oinarrizko gida (ez da ezinbestekoa puntuz puntu jarraitzea baina artikulua ahalik eta sakonena idazten saia zaitez).
    • Azal ezazu hautaketari buruzko arrazoia (noren bidez ezagutu duzun liburua, zergatik hautatu duzun...)
    • Iritzi kritikoa (pertsonala) eta gomendioa (atal hau oso garrantzitsua da) idatzi.
    • Gehigarriak sartu:
      • Estekak (autore/obrari buruzkoak, elkarrizketak, jasotako kritikak‚Ķ)
      • Irudiak, argazkiak, audioak edota bideoak.
      • Bestelakoak (balio gehigarriren bat izan dezakeen edozer)
  • Idazten hasi aurretik ebaluazio-txantiloia arretaz irakurri.

  • Idatzi ostean, autoebaluazio-txantiloia bete eta hausnarketa egin.