Sarrera

Kaixo, irakurle!

Hau EUSKALJAKINTZAren LITERATURA TXOKOA da. Bertan, Ordiziako Jakintza Ikastolako DBHO1 eta DBHO2n euskal literatura lantzeko erabiltzen dugun hainbat material aurkituko duzu, baina, batez ere, guk geuk sortutakoa topatuko duzu. Gune hau etengabe eguneratzen joango gara.

Atalez atal:

  • Mendez mende:
    aurkezpen labur batzuen bidez euskal literaturari gainbegiratze kronologikoa eman diogu, XVI. mendetik XX. mendera arte.
  • Egungo euskal literatura: egungo euskal hainbat autore hautatu eta haiei buruzko aurkezpenak eta galderak prestatu ditugu. Zenbait kasutan egile horiei buruzko apunteak ere topatu ahal izango dituzu.
  • Irakurlearen txokoa: azken urteetan, XX. mendeko euskal idazleen liburuak irakurri eta gure blogean, euskaljakintzan, haiei buruzko artikuluak argitaratu ditugu. Atal honetan artikulu horiek idazteko jarraitzen ditugun urratsak ipini ditugu: artikuluak idazteko jarraibideak, gidak (oinarrizkoa eta aurreratua), ebaluazio eta autoebaluazio txantilioiak, gure hautaketak...
  • Entzun: euskal autoreen lanak irakurri eta grabatu ditugu, eta audioak nahiz irakurritako autore eta lanei buruzko informazioa denon eskura ipini.
  • Aipuak: gune honetan irakurtzen ari garen/irakurri ditugun liburuetatik erauzitako aipuak ipintzen goaz. Gune irekia da, edonork egin ditzake ekarpenak. Parte hartu nahi? Zure aipua bidali besterik ez duzu.
  • Gure kritikak: RSS bitartez euskaljakintzan 'Irakurlearen txokoa' deituriko atalean argitaratutako azken artikuluak ekarri ditugu hona.
  • Lexikoa landu: irakurritako liburuetatik pasarte ezberdinak hautatu ditugu bertako lexikoa lantzeko; beraz, atal honetan lexikoa lantzeko/hobetzeko ariketak topatuko dituzu.
  • Hitzapasak: landutako autoreei buruzko 'Hitzapasak' prestatu ditugu. Atal hau hasieran baino ez dago, pixkanaka joango gara osatzen.
  • Denbora-lerroak: irakurritako autoreei buruzko denbora lerroak ere prestatu ditugu. Atal hau ere osatzeke dago.
  • Elkarrizketak: hainbat euskal autoreri egin dizkiegun elkarrizketak.
  • Esteka interesgarriak: euskal literaturaren baliabide bilduma. Atal honek ere edonoren ekarpenak onartzen ditu. Editatu orria eta gehitu  ezagutzen duzun esteka interesgarri hori.