Zehar-galderak

Ariketak

EGITURA
ADIBIDEA
Galdera izan baina galdera ikurrik ez badu, -N darama
Galdetu dit zer egingo dudaN
Ez dakit noiz joango naizeN
Ez dakit joango naizeN
Zein polita deN!
Aditza jokatu gabe, beti etorkizuneko zentzuan
-IK edo -A eraman dezake
Inoiz ez -tzea/-tzeko
Ez dakit zer egin
Ez daukat nora joan/nora joana/nora joanik
Ez duzu zertan joan/joana/joanik
* Ez duzu zertan etorri beharrik GAIZKI
* Ez duzu zer egiterik GAIZKI
Bai ala ez tankerako zehar-galderetan, -NETZ erabil daiteke
Ez dakit joango naizeNETZ = Ez dakit joango naizeN ALA EZ
EA = galdera azpimarratzeko

OTE = galdera erretolikoa, zalantza
EZ OTE = susmoa
Galdetu dit EA joango zareN / EA etortzen deN!
Konponduko OTE dugu arazoa?
Ez dakit EZ OTE duen diruzorroa galdu
Beldur naiz EZ OTE duen diruzorroa galdu
(Susmatzen dut galdu duela)

Berridazketak:

  1. Zoritxarrez, ez daukagu umeak nork zaindu (...nik.)
  2. Etxetik alde egin, alde egin du, baina orain ez du inon bizilekurik. ( non)
  3. Ez daukagu tresna hauek erabiltzen irakatsiko digunik (nork)
  4. “Biharko afarirako ardo dexentea ekar dezakek?” galdetu zidaten lagunek atzo (...n.)
  5. Aizan, neska, ez zekinat hori dena ordaintzeko lain izango dugun (...netz.)
  6. Ez dizkiozu kontu zahar horiek aipatu behar, badakizu berak ahaztuta dituela eta. (_____ zertan ____________ jakinda.)
  7. Zor guztiak ordaindu badizkiozue, ez daukazue kezkatzeko arrazoirik. ( zertan )
  8. Ez daukazue paper guztiak aurkeztu beharrik ( zertan)
  9. Ogi gogorra ez bazen ez zegoen jateko beste ezertxo ere. ( _____ ezean ______ zer ____)
  10. Esan gabe doa erantzukizun zehatzagoak dirusari oparoagoa izaten duela (Ez dago zertan ______ dagokiola.)
  11. Noiz egin behar ditugu gure zereginak? Uholdeak etortzen zaizkigunean? (___noiz ___ zain __?)
  12. Bizilekua aukeratzerakoan, norberari eta familiari ahalik eta ondoen egokitzen zaiona izateak ukatu ezinezko garrantzia du. (Ezin da ukatu ______ nolako garrantzia ____)
  13. Hi, Amaia, ikusan leihoa hertsirik dagoenetz! (__ez!)
  14. Ezin liteke lan hori atzera idatzi?” Horixe zioen berak ere. ( zioen berak ere.)
  15. Noiz etorriko ote da? Horren zain nago. ( zain nago.)
  16. Zer egin dezaket zuek duzuen zama arintzen laguntzeko? galdetu zien lagunak. (zuten)

Erantzunak jaitsi.